argia.eus
INPRIMATU
Landaluzeren aurreneko nobela
  • Koldo Landaluze ::Días de barrena

    Verbigracia

    orrialdeak ::108

    prezioa ::9€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Días de barrena'
Koldo Landaluze zine kritikariaren aurreneko nobelako protagonistak 1910ean Enkarterrietako meatze zuloan sartuta soldata triste bat irabazteko bereak eta bost pasa behar duten meatzariak eta haien familiak dira. Nagusiak zaborra balira bezala tratatzen ditu bere langileak, eta hauek greba egitea erabakiko dute. Ugazaba ez da horregatik asko beldurtuko, ordea. Zer erabakitzen duen? Eskirolak ekartzea. Azken batean, bere alde ditu, soldatapean dituen hiltzaileez gainera, Guardia Zibilak, legeak egiten dituztenak eta baita herriko apaiza ere. Harro-harro ibiliko da, bere ankerkeria agerian jarriz. Baina horrek ondorioak ekarriko dizkio. Izan ere, ezer galtzekorik ez duenak beldur gutxi baitu mendeku bila dabilenari bere erantzuna emateko.