argia.eus
INPRIMATU
Zeusen sorlekuan barrena egindako bidaia
  • Barry Unsworth ::Kreta

    Gaiak

    orrialdeak ::170

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Kreta'
Sacred Hunger lanarekin Booker saria irabazi zuen Barry Unsworth-ek, eta hurrengo nobela ere, Morality Play, Booker sarirako izendatua izan zen. Narrazio askoren egilea da Unsworth eta askotan erabiltzen du iragana, baita oso aspaldikoa ere, bere istorioak kokatzeko, gaur egungo errealitatetzat jotzen dituen egoerekin konparaketak egiteko bidea ematen diolako. Eta iraganaren eta orainaren arteko elkarreragina azaltzen nonbait saiatu bada, Gaiak argitaletxeak euskaraz plazaratu duen Kreta liburuan izan da. Bere emaztearekin batera Kretara egindako bidaian, uharte horretako egungo paisajea eta jendea, iragan mitikoan zein historikoan jaso izandakoarekin nahasten dira.