Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean sumatu dute hainbat ikaslek ez duela euskara maila egokirik eta hobekuntza plana abian jarri dute. Irakasle ikasketak egiten ari diren ikasleei Europako araudiaren araberako C1 maila eskatuko diete (EGAren paretsu) eta Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleei C2 maila. Hala eskatu duten ikasleei maiatzean eta ekainean probak egiten ari zaizkie daukaten maila zehaztu eta laguntzeko. Datorren ikasturtetik aurrera plana osotasunean aplikatuko dute eta maila ez duten ikasleek hobetze lanak hasi beharko dituzte.