«Hegoaldeko Euskal Y proiektua kimera da»

  • Foix, 1949. (Ariège Pirinioak; Arièja okzitanieraz). Mugerren bizi da (Lapurdi). Irakasle izana. Egun erretretan dago. Bi seme-alaben aita. Espainiako Gerra Zibilean erbesteratutakoen semea: Valladolidekoa ama eta Madrilgoa aita. Politikan aritua; ezkerreko militante komunista ohia. CADEko kidea da gaur egun. Ingurumenaren defentsan ari den kolektibo hau 1990ean sortu zen eta 43 elkartek osatuta dago: “Hirigintza eta ingurumena kaltetzen dituzten proiektuen alternatibak bilatzea dugu xede”, adierazi digu Ortzadar aldizkariaren arduradun Victor Pachonek.
Victor Pachon
TGV (Abiadura Handiko Trena) eta LGV (Abiadura Handiko Burdinbidea) izan ditugu hizpide Victor Pachonekin. Frantziako TGVk berebiziko sona hartu du berriki –Estatuko hedabideetan bereziki–, joan den apirilaren 3an abiadurako errekor berria ezarri zuen-eta.

574,8 km orduko abiadura errekorra ezarri du TGVk. Zer iradoki dizu agerraldiak?


Hedabide handientzako oilarraren kukurrukua izan da, harropuzkeria hutsa. Guretzat oso adierazgarria da: TVG gero eta azkarrago doa, alta bada, haren sustatzaileek ez dute esaten TGVk hamar kilometro behar duela gelditzeko eta hiri ertainentzako galbidea dela. Gelditzeko hamar kilometro behar duen tren batek, konparazione, ezin du gelditu Baionan eta Donostian bidaia berean. Beraz, geltokia non egongo den aukeratu behar da eta jendeak hori jakin behar du. TGVren egituraketa Europan gaindi ibiltzeko egina dago, Europako hiri handientzako. Ondorioz, TGVren geltokia duten hiriak gero eta inportanteagoak izanen dira eta gainerakoak maila apalagokoak.

Bordele eta Hendaia artean eraiki nahi den LGVz eztabaida landu duzue CPDPren (Eztabaida Publikorako Batzorde Berezia) bitartez. Nola garatu da?


Eztabaida Bordelen hasi zen, arras gaizki, botere publikoek idatzizko galderen bidez garatu nahi zutelako. Ondoren, Baionan egoera lehertu zen eta gaia eztabaidatzen utzi zuten. Alabaina, prozedurak ez du gardentasuna ziurtatu. Hegoaldean ez bezala, hemen eztabaida dago, alabaina muturreko galantak jaso ditugu prozeduran. Hemen, demokrazia garatzen da, baina, bidez bide, hainbat mekanismok harrapatuta zaude.

Zein da une honetan eztabaidaren nondik norakoa edo funtsa?


Merkantzia-tren kopuruaren beharra aztertzen ari da orain. 2020an, egun Bordele-Hendaia artean zirkulatzen diren trenak baino hamar bider gehiago izanen direla diote txostenek. Perpignan aldean, berriz, hiru bider gehiago izanen omen dira. Hala ere, merkantzia-trenen kopurua gutxituz doa, merkantzia-trenek autoak garraiatzen dituzte nagusiki. Dauden burdinbideak ez direla nahiko erabiltzen, diogu guk. Gure eskualdean, burdinbideek 130 tren har ditzakete norabide bakoitzean egunean, 260 bi zentzuetan. Suitzako talde aditu independente baten ikerketa eskatu genuen, txosten oso jantziak egin dituzte eta erabateko arrazoia eman digute.


SNCFk (Burdinbideen Sozietate Nazionala) eta RFFek (Burdinbideen Egituraketarako Bulegoa) zer proposatzen dute?


TGVrako burdinbide berria aurreikusi dute, batetik, eta oraingo burdinbidea mistoa bihurtzea bestetik. TGVren geltokia Uztaritzen izango litzateke. Guztira 163 bidaiari-tren pasako lirateke egunean, 6 TGV, joan-etorrian, eta gainerakoak merkantzia-trenak. Suitzako adituen txostenak dioenez, oraingo burdinbide konbentzionaletik doan garraio-karga 2 milioi tonatik 3 milioi tonara pasa daiteke. Espainiatik datorren garraio trafikoa eta sareak ez dira egokiak ordea. Autobidetik pasatzen den garraio-tona gehiegizkoa da. Adituek diotenez, Hegoaldean aurreikusia den Euskal Y-a kimera da. Espainiako Estatuak ez du nahiko dirurik jarriko, beste bideetan inbertitzen ari delako. Europak jarri beharko du dirua, baina berandu iritsiko da, zalantzazko proiektua da eta hemengo proiektuak ez dira errentagarriak izanen.


Nola ikusten duzue autobideetako trafikoa. Zer gertatzen da kamioiekin?


Garraiolariei gero eta gutxiago ordaintzen ari zaie, kamioi garraioa gutxitzeko. Trenak berriz ez doaz nahiko beteta. Trenek 350 tona daramate batez beste, eta gutxienez 650 tona eramatea daukate. Datu hau ezkutatzen dute TGVrako burdinbide berria eraikitzeko. Halaber, adituek diotenez, burdinbide konbentzionala 300 milioi eurorekin egokitu liteke, eta ez instituzioek aipatzen dituzten 1.000 milioiekin. Adituek esaten dutena esanda ere, burdinbide berria egin behar dela dio Estatuak, ez dela 2020an baino lehenago eginen dio, baina gezurra da. Honek hauxe erakutsi digu: botereek hitz egiten uzten digute, baina finean eta funtsean nahi dutena egiten dute.

Hautetsien Kontseiluak parte hartu du eztabaidan. Zein dira Baionako eta Miarritzeko auzapezek (Jean Grenet eta Didier Borotra) izandako jarrerak?


Jean Grenet kretino bat da, ez du deus ezagutzen. Elkarte zibilekin izandako eztabaida guztiak saihestu ditu. Kazetariek gonbidatu dute eztabaida publikoa burutzeko, baina ez da azaldu. Prentsaurrekoak eman ditu bere kasa, burdinbide berria egitearen alde agertuz. Borotra ez da agertu ere egin, baina aldeko iritzia eman du. Baionako hautetsi Jean René Etchegarayk parte hartu du eztabaidan, Alain Lamassouren gizona da. Hautetsien Kontseiluan gehiengoa dute eta Garapen Kontseiluaren eskutik trenkatu dute afera.

Finean ez dirudi CADEko elkarteen gustuko prozedura garatu denik.


Ez, bistan da. Burdinbide berriaren eztabaida hiru alditan garatu da. Lehena 1990etik 1993ra bitarte. Batzordea osatu, lehen azterketa egin eta TGVrentzat bide berririk ez zela behar ondorioztatu zen. Ikuspuntu honek berealdiko oihartzuna izan zuen gizartean. Urte batzuk geroago, Bernard Darretxek (Garapen Kontseiluko presidentea) berrabiatu zuen eztabaida, Batzordeak, berriz ere, bidea ez zela beharrezkoa esan zuen. Alabaina, orduan hasi zen eztabaidaren lehen distortsioa eta jukutria gauzatzen. Ez omen zuten Batzordearen iritzia deuseztu, baina Gida-batzordea eztabaida eraldatzen hasi zen, erabakia hozten utzi zuten. Urte bat iragan ondoren, Azpiegitura Batzordea ez zen bozkatzera deitua izan. Adituen txostena tiraderan utzi eta Biltzar Nagusia bildu zen hautetsi guztiak bertan zeudela. Hautetsien gehiengoak atzera bota zuen Azpiegitura Batzordearen erabakia. Denborarekin, hiru alditan, Batzorde honen erabakia konfiskatu dute eta adituen txostena baztertu.


Aztertu dezagun TGVrentzako burdinbidea hurbilagotik, LGV delakoa.


Burdinbide berria TGVrentzat litzateke soilik, merkantzia-trenak berriz oraingo bidetik pasako lirateke. Egun, Hendaia-Akize (Dax) bitartean zazpi TGV dabiltza. Zazpi hauetatik lau Uztaritzetik pasa litekeen bide berritik joango lirateke, TGV honek Paris-Madril bidea egingo luke Akitanian geratu gabe. Beste hiruak Baionatik pasako lirateke. Hori da proiektuak dioena, baina bestela ere izan liteke.


CADEk zer proposatzen du?


Guk proiekturako gastuak gutxietsiak direla diogu. Ez dute proiektu zehatzik. Lehen txostenak dioenez, merkantzia-trenek Gasteizetik Lilera 30 joan-etorri eginen dituzte egunean. Hilabete bat geroago SNCFk dio ez dela Gasteiz-Lile izanen, bidea Orleansen geratuko dela. Hau da, kamioilarien garraioa trenbidean sartu nahi dute eta aldi berean merkantzia-trenen karga gutxitzeko asmoa dago. Trenak Europan barrena eraman nahi dituzte kilometro asko eginez. Eusko Jaurlaritzak dioenez, 1.000 kamioien karga eramanen dute burdinbidetik egunean. 160 merkantzia-tren zirkulatzeko egitura badago, zertarako abiadura handiko trenarentzako burdinbide berria egin? Lau TGV pasarazteko? Gure ustez, dagoen bidea egokitzeko aukera baztertu nahi dute, merkantzia-trenen porrota behartzen ari dira.

Burdinbide berria egin nahi omen dute, kamioiak autobidetik ateratzeko, alta.


Hori bera esan zuten duela hamar urte. Biriatutik 8.500 kamioi pasatzen dira egunean, orain. Egia bada 4.000 kamioi gehiago hartuko dutela bide berriak zabalduz, 12.500 kamioi izanen dira 2020an autobidean. Trenbideak eta autobideak nahi dituzte lotu, baina guk merkantzia-trenen porrota aurreikusi dugu jada. Zergatik 358 tona eraman merkantzia- trenean? Bidaia asko egiteko. Estatuaren kalkulua da tren arinak erabiltzea. Tren asko sartu burdinbidean, euren proiektuak justifikatzeko. Egunean 264 tren erabiltzera iritsiko dira. Euren politika burdinbidea artifizialki saturatzea da: TER, TGV eta merkantzia-trenak alferrik ugaltzea.


Hegoalde eta Iparraldeko beharrak ez dira berberak, antza.


Ez horixe. Euskotrenek bederatzi milioi bidaiari darama urtean, eta Hendaia-Baiona bitarteko TERak 800 pertsona baino gutxiago eramaten ditu egunean. Erridikulua da. Gure habitata oso txikia da bestaldekoaren aldean. Hegoaldean trena herriaren bihotzetik pasatzen da, enpresak tarteko direlarik. Hemen alderantziz. Guk TERa ezin dela %300 handitu diogu, ezin dela bidaiarien kopurua handitu. Guretzat alternatiba merkantzia-trenak atxikitzea da merkantzia-trenaren lanpostuak atxikitzeko. Hori da hemengo burdinbidearen oinarria eta arrakasta, bestela porrot soziala izanen da.

Azkenak
Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Ernaik Berriozarren egingo du Gazte Topagunea, apirilaren 17tik 20ra

Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]


Larunbatean hiru bahitu askatuko dituela baieztatu du azkenean Hamasek

Su-etena hausteko arriskua erreala izan bada ere aste guztian zehar, adostasun batera iristeko bidean dira bi aldeak: bahitu gehiago askatuko lituzke Hamasek, laguntza Gazara sarrarazteko bidea ez oztopatzeko "promesa" egin duelako Israelek. Arabiar Ligako herriek... [+]


Atzoko filosofoen oraina hausnartuz

Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]


“Torturak gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dute”, Askek salatu duenez

Torturaren kontrako eguna baliatuz, Aske antolakundeak prentsaurrekoa egin du Bilboko Justizia Jauregian. Gaur egun ere tortura gauzatzeko baldintzek bere horretan jarraitzen dutela salatu dute.


AHTrako desjabetze mehatxuen aurrean Aralar zulatzeari alternatibak daudela gogorarazi dute ekologistek

Nafarroa eta Ezkio-Itsaso lotuko lituzkeen alternatibak Aralar barnean 22 kilometroko tunel bat zulatzea suposatuko luke, eta 1.300 milioi euroko kostua izango luke. Lotura hau igaroko litzatekeen herri ugarietako udalek nahiz bizilagunek, ordea, lanei ekiteko eduki beharreko... [+]


Raimundo El Canastero taldearen aurkako epaiketa atzeratu dute, akusazio larriagoak egotzita

Asteazkenean izan behar zuen epaiketa dataz aldatu dute Lizarrako alkateak azken momentuan jarritako helegite baten ondorioz. Orain taldeari "gorrotoa sustatzea" ere egozten zaio eta lau urterainoko kartzela-zigor arriskua dute kideek. 


Zentral nuklearren itxiera atzeratzeko PPren ekimena onartu du Espainiako Kongresuak

Junts eta ERC abstenitu egin dira bozketan eta popularrek aurkezturiko ez-legezko proposamena aurrera atera da, PP, Vox eta UPNren botoekin. 2027 eta 2035 urteen artean ixtea aurreikusten diren Espainiako Estatuko zazpi zentral nuklearren bizitza erabilgarria handitzea ekarriko... [+]


“Botere judizialaren injerentzia” salatu dute Donostian, udaltzainen euskara eskakizunen auziaren harira

Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]


Erakundeen erantzukizuna haurrak babestean

Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak,  polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]


Eguneraketa berriak daude