argia.eus
INPRIMATU
Getxoko Txotxongilo Eguna
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 03a
Ekainaren 15etik 17ra egingo da Getxoko Txotxongilo Egunaren bosgarren edizioa. Hiru egunez, hamaika emanaldi izango da Areetako Geltokiko plazan eta Erromoko Santa Eugeniakoan eta inguruko kaleetan. Ekitaldi garrantzitsuena, Unima Euskal Herria gala, hilaren 16an egingo da Santa Eugenia plazako karpan, 21:00etatik aurrera. Euskal Herriko hamabi txotxongilo taldek 10 minutu inguruko sketch laburrak eskainiko dituzte.
Informazio gehiago: www.txotxongilo.com.