Alternatiba gertuago ikusten da Nafarroan

  • Datorren 16an udalak eratu arte zalantza eta nahasketa egunak biziko dira Hego Euskal Herrian. 20an, halaber, Nafarroako Legebiltzarra eratuko da, eta bertan hautatuko da Nafarroako Gobernuko lehendakari berria, baina ordurako jada Iruñeko udalean iragandakoak Nafarroako Legebiltzarrean gertatuko dena iragarriko digu.
San Tomas bezala, Gobernu aldaketa amesten duten nafarrak sinesgaitzak dira, eskuinaren hainbeste urteko nagusitasunaren ondoren, ez da erraza aldaketan sinestea. Nahi baina ezin. Pertzepzioa aldatzen ari da, aldiz, eta dagoeneko aldaketa posible ikusten da. Zenbakiek posible egiten dute; PSNko baseek –Erriberatik Altsasuraino– hala desio dute; NaBai negoziaketarako gaitasuna erakusten ari da; UPNren magalean eroso eta pozarren bizi diren CC00k eta UGTk aldaketaren aldeko barne presioa nozitzen ari dira; eta, garrantzitsuena, UPN eta CDNkoak ez diren gainerako herritar gehienek aldaketa nahi dute.
Haize berriaren aldeko hainbeste aldagai eta hala ere sinestu ezinik. Aldaketaren aurkako aldagaien artean bat nagusitzen da nabarmen, Madril, Espainiako agintea, baina erabakigarria izango da. Ez dirudi orain arte autonomia maila eskasa izan duen PSN batetik bestera erabaki ahalduna bihurtuko denik. Erabaki ahalmen handiena, beraz, Madrilen dago, baina Ferrazek ere ezingo du, besterik gabe, Sarasate gainetik pasatu eta kito.

Espainiako gobernagarritasuna periferiako indar nazionalistekin lortutako itun iraunkorren bidez lotzea izan da Jose Luis Rodriguez Zapateroren agintaldiaren ardatz estrategikoa. Hor kokatzen da Euskal Herriko bake prozesua ere. Eta Nafarroako egoerak hautua egitera behartzen du Zapatero: edo jarraitu periferiako itun horiek lotzen, bide batez euskal auziaren konponbidean giltzarri den Nafarroako gaia kontrolatuagoa izanez, edo PPren erasoaldiaren aurrean kokildu eta martxoko hauteskunde orokorretan berriz irabazi arte itxaron.

“Luzea, zaila eta gogorra”. Bake prozesuaren desagerpena iragartzen ari zaizkigun egunotan, su-etenaren ostean hainbeste entzun genituen Zapateroren berbak jar litezke mahaiaren gainean. Datorren urteko hauteskunde orokorrak PSOEk irabazten baditu zentzua izan dezakete berbok, bestela jai. Eta ordura arte zer? ETAk, esate baterako, zer egingo du? Barajaseko logikan, atentatu berrien aukera zabalik dago, areago ezker abertzalearen ustez gaur gaurkoz prozesua apurtua dagoenean. ANVren emaitzen logikan, bide politiko soilen indarra da gailendu beharko litzatekeena.

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Ernaik Berriozarren egingo du Gazte Topagunea, apirilaren 17tik 20ra

Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]


Eguneraketa berriak daude