argia.eus
INPRIMATU
Kimuak programak 2007ko deialdia ireki du
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 03a
Film laburrak sustatzeko 2007ko deialdia ireki du Kimuak (www.kimuak.com) programak. Uztailaren 20ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak. Ikus-entzunezko bost profesionalek hautatuko dituzte aurtengo katalogoa osatuko duten film laburrak. Iazko film laburrak 300 jaialdi baino gehiagotan aurkeztu zituzten eta 44 sari irabazi dituzte jada. 2005eko katalogoko zazpi laburrek 200 sari baino gehiago eskuratu zituzten, horien artean Oscar bat. Kimuak programak hamar urte beteko ditu aurten. Urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi berezi egingo dituzte.