Zer berrikuntza dakartza hiztegiak oraingoan?
Nire
Euskal Hiztegiaren bigarren argitaraldi honetan, 1996ko lehen testua berridatzi egin dut, Euskaltzaindiaren arauetara, eta bereziki 2000 urteko
Hiztegi Batura, egokitzeko. Bestalde, egokitze lan horren ondorioz bigarren argitaraldi honek 2.500 bat sarrera berri ditu,
Hiztegi Batuan bai eta
Euskal Hiztegian ez zeuden hitzei dagozkienak.
Aldaketarik ba al da?
Bat, sarreren itxuran. Oraingoan, adiera bakoitzak paragrafo bat osatzen du, hots, adiera bakoitzak beste paragrafo bat hasten du. Uste dut “bistaratze” honekin errazago aurkituko duela irakurleak bilatzen ari dena. Bestalde, Euskaltzaindiaren arauetara egokitze honek ez ditu kontuan hartu
Hiztegi Batuaz geroz Euskal Akademiak bere Hiztegiaren bigarren itzulian orain arte onartu dituen hitzak, behin-behineko onarpena besterik ez dutelako. Eta 2000 urteko
Hiztegi Batuak gaitzesten dituen hitzei dagokienez, ez dut era berean jokatu kasu guztietan; aldaera dialektal hutsak direnean, aldaera estandarrera bidali ditut; baina
Hiztegi Batuak gaitzesten duen aldaera nire Hiztegiaren lehen edizioko sarrera denean edo bestelako hitza denean, sarrera horiek bere hartan atxiki ditut. Hori bai, sarreraren bukaeran Euskaltzaindiaren gaitzespenaren berri ematen dut..
Urte asko daramatzazu hiztegigintzan. Irakatsitakoetatik zerbait azpimarratzekotan, zer izango zen?
Urte hauetako eskarmentuak gauza bat erakutsi dit. Kontu teorikoak gorabehera, lexikografia lan onena dela irakurle arruntarentzat erabilerrazena gertatzen dena.