Ibon Sarasolaren Euskal Hiztegia berrargitaraturik

  • Ibon Sarasola ::Euskal Hiztegia

    Elkar

    orrialdeak ::1.056

    prezioa ::38€

'Euskal Hiztegia'
1975ean ekin zion Ibon Sarasolak hiztegigintza lanari. Horren fruitu dira Euskal Hiztegi Arauemailea (1977-79 urteetan argitaratua); euskal literatur tradizioa eta egungo testuak jasotzen dituzten 800.000 testu aztertu eta gero, 1982an plazaratu zuen Gaurko euskara idatziaren maiztasun hiztegia; 1984-1995 urteetan, bederatzi liburukitan argitaratu zen Hauta-Lanerako Euskal Hiztegia, eta lan horren guztiaren bateratze eta eguneratzea zen 1996ko Euskal Hiztegia. Azken hau da, hain zuzen, Elkar argitaletxearen eskutik bigarren argitaraldia ezagutu duena. Horretarako, 1996ko testua berridatzi du Ibon Sarasolak, Euskaltzaindiaren arauetara egokitzeko, eta lan horren emaitza diren 2.500 sarrera berri erantsi dizkio aurreneko argitalpenean agertzen zirenei. Moldatze lan horretan, izan du laguntzailerik ere: euskarri magnetikoa kudeatu duen Txantxon Zubeldia, esate baterako; eta Euskaltzaindiaren arauetara egokitze lanean ezinbesteko gertatu zaizkion Beatriz Zabalondo eta J. L. Aranguren Txiliku. Haatik, oraingo Euskal Hiztegia osatzerakoan ere, euskara batuaren eta euskalkien arteko arazoan, euskararen egungo egoerak eskatzen duen zabaltasuna izan du Ibon Sarasolak gidaritzat.
Ibon Sarasola
«Lexikografia lan onena da erabilerrazena gertatzen dena»

Zer berrikuntza dakartza hiztegiak oraingoan?


Nire Euskal Hiztegiaren bigarren argitaraldi honetan, 1996ko lehen testua berridatzi egin dut, Euskaltzaindiaren arauetara, eta bereziki 2000 urteko Hiztegi Batura, egokitzeko. Bestalde, egokitze lan horren ondorioz bigarren argitaraldi honek 2.500 bat sarrera berri ditu, Hiztegi Batuan bai eta Euskal Hiztegian ez zeuden hitzei dagozkienak.

Aldaketarik ba al da?


Bat, sarreren itxuran. Oraingoan, adiera bakoitzak paragrafo bat osatzen du, hots, adiera bakoitzak beste paragrafo bat hasten du. Uste dut “bistaratze” honekin errazago aurkituko duela irakurleak bilatzen ari dena. Bestalde, Euskaltzaindiaren arauetara egokitze honek ez ditu kontuan hartu Hiztegi Batuaz geroz Euskal Akademiak bere Hiztegiaren bigarren itzulian orain arte onartu dituen hitzak, behin-behineko onarpena besterik ez dutelako. Eta 2000 urteko Hiztegi Batuak gaitzesten dituen hitzei dagokienez, ez dut era berean jokatu kasu guztietan; aldaera dialektal hutsak direnean, aldaera estandarrera bidali ditut; baina Hiztegi Batuak gaitzesten duen aldaera nire Hiztegiaren lehen edizioko sarrera denean edo bestelako hitza denean, sarrera horiek bere hartan atxiki ditut. Hori bai, sarreraren bukaeran Euskaltzaindiaren gaitzespenaren berri ematen dut..

Urte asko daramatzazu hiztegigintzan. Irakatsitakoetatik zerbait azpimarratzekotan, zer izango zen?


Urte hauetako eskarmentuak gauza bat erakutsi dit. Kontu teorikoak gorabehera, lexikografia lan onena dela irakurle arruntarentzat erabilerrazena gertatzen dena.

Azkenak
2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


2024-12-31 | Leire Ibar
Prezioek gora egingo dute urte berriarekin batera

Urte berriaren hasierarekin, hainbat zerbitzu eta produkturen prezioetan igoerak izango dira. Elikagaietan, energia fakturetan, udal-zergetan eta etxebizitza gastuetan garestitze nabariak atzemango dira.


2024-12-31 | ARGIA
Apirilaren 11n egingo da Aberri Egun bateratua, Euskal Herria Baterak deituta

Euskal Herria nazio dela aldarrikatzeko ekitaldia egingo dute Donostiako Kursaalean. Astebeteko ekitaldi sorta izango da.


2024-12-31 | ARGIA
Gontzal Fontaneda euskaltzale gasteiztarra hil da

Euskaltzale eta militante gasteiztarra abenduaren 30ean hil da. Gontzal Fontaneda Orille (1943-2024) 1960ko hamarkadan euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta bidelagun izan zen. 15 urterekin hasi zen euskara ikasten. Euskara ikasteko metodo bat asmatu zuen eta euskara... [+]


Eraikiz kolektiboa: “Gizonok matxismoaren aurrean ardurak hartzeko unea iritsi da”

Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.


2024-12-31 | ARGIA
Zarautzen terapia kontsulta duen gizon bat atxilotu dute, emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Getariako etxebizitza batean egin dio eraso, Segurtasun Sailaren arabera. Emakumea astero joaten zen terapia naturaleko kontsultara, eta Ertzaintza ikertzen ari da ea antzeko ekintzen biktima gehiago dauden.


2024-12-31 | Leire Ibar
Kataluniako emakume kazetarien erdiak baino gehiagok jasaten du sexuagatiko diskriminazioa

Media.cat-ek egindako azken ikerketak agerian utzi du emakume kazetariek Katalunian jasaten duten sexu-diskriminazioa. Inkestatutako emakumeen %54,4k sexu-jazarpena jasan dutela eta %55,1ek sexu-generoaren araberako jazarpena izan dutela adierazi dute.


2024-12-31 | Julene Flamarique
Akusazioak hemezortzi urteko espetxe-zigorra eskatu du Mario Lopez Gernikako entrenatzaile ohiarentzat

Sexu erasoak 1998an hasi ziren, biktimak 13 urte zituenean. 2003an kluba utzi bazuen ere, emakumeak iaz salatu zituen sexu erasoak, Mario Lopezek taldeko entrenatzaile gisa jarraitzen zuela. Orain 18 urteko espetxe-zigorra eskatzen du akusazioak, fiskaltzak baino lau urte... [+]


Israelgo espetxerik ankerrenean atxiloturik dago Gazako azken ospitaleko zuzendaria

Hussam Abu Safiya medikua askatzeko eskatu du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta bere aldeko kanpaina ere abiatu dute sareetan. Abu Safiya medikua ez da edonor; nazioartean erreferente bihurtu da, berak zuzentzen zuen ospitalearen aurka egindako erasoak kontatzen zituelako.


2024-12-31 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Obrak eta obrak, marra horia lausotzeko

Garai aproposa izaten da urteburua iraganeko lorpenak goraipatzeko eta, are gehiago, etorkizuneko asmo-usteak aldarrikatzeko. Eta halatsu da Txinan ere, alafede. Bide batez, ez da harrigarria abenduko azken orduetan, aurreikusitako planari aurrea hartuz, Xinjiangeko Urumqi-Yuli... [+]


Petardo eta bengalak, albo-kalteak dituen tradizioa

Urtezahar gauean petardo, bengala, traka, suziri eta bestelako gailu piroteknikoekin jolasean arituko dira asko eta asko aurten ere, horietako ez gutxi adin txikikoak. Eta errepikatuko dira istripuak, suhiltzaileen esku-hartzeak, eta burrunba gordin sufritzen duten ume, adineko... [+]


2024-12-31 | Usurbilgo Noaua
Beste sute bat izan zen erraustegian

Suhiltzaileek beste sute bat itzali behar izan zuten abenduaren 27an Zubietako erraustegian.


2024-12-31 | Josu Iraeta
Borroka luzearen ametsak, egiazko nahi ditut

Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]


Bizilagunekin plataforma munduko futbol kopa Donostian jokatzearen aurka: “Ez dugu gure aurkako golik ospatuko!”

Bizilagunekin plataformak gogor kritikatu du Donostia 2030eko munduko futbol txapelketaren egoitzetako bat izatea, Marokok, Portugalek eta Espainiak antolatuko duten edizioan. “Hiria munduko mapan kokatzea” eta “lehen mailako kirol ikuskizuna herritarrei... [+]


2024-12-31 | Sustatu
Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude