argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
2013ko maiatzaren 03a

Tutankamonmania Europara iritsiko da datorren udazkenean, AEBetatik pasa ondoren. Il Giornale dell'Arte aldizkariak landutako zerrendaren arabera, Tutankamon eta faraoien urrezko aroa izan zen 2006ko erakusketarik arrakastatsuena. Fort Lauderdale-ko (Florida, AEB) Arte Museoko erakusketak 707.534 bisita izan zituen. Erakusketa Londresko British Museum-en izango da azarotik aurrera, eta kopuru hori gainditzea aurrikusten dute. Inork aurrikusten ez zuen zerrendako bigarren postua da, Bilboko Guggenheimeko Russia! Erakusketak lortu baitu 621.188 bisitariri esker.