argia.eus
INPRIMATU
Armiarma maitatzen ikasi zuen neskatoaren istorioa
  • Dirk Nielandt, An Candaele ::Zomorro gaizto maitagarria

    Ibaizabal

    orrialdeak ::28

    prezioa ::8.40€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Zomorro gaizto maitagarria'
Dirk Nielandt, Zomorro gaizto maitagarria kontakizunaren sortzailea, haurrentzako liburu asko idatzitakoa da eta telebistako gidoigile gisa, Herbeheretako telebistak emandako haur saio arrakastatsu baten 200 atal inguru sortu zituen. An Candaelek egindako marrazkiekin hornitutako liburu honen istorioa, bost bat urte inguruko neska-mutikoei zuzendua dago. Armiarmak zomorro gaiztoak direla uste duen neskatila bat, eta haren armairuan bizitzera erabaki duen Armi armiarma ditu protagonista. Oihu eta dar-dar egiten du neskatilak bere gelako armairua ireki eta Armi barruan ikusten duen bakoitzean. Eta jakina, neskatoa lasaitzeko, haren amak leihotik botatzen du armiarma. Baina Armik armairu horretan bizi nahi du, eta beti itzultzen da hara.