argia.eus
INPRIMATU
Kroko lagun jatorrak orduz ordu zer egiten duen ikasteko
  • Jo Lodge ::Zer ordu da, Kroko?

    Ibaizabal

    orrialdeak ::22

    prezioa ::11.90€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Zer ordu da Kroko?'
Koko-moko-koko... Zer ordu da, Kroko? Eguneko orduak dira etxeko txikienen gozagarri izan nahi duen liburuxka honen gai nagusia. Baina, adi, ez da edonolakoa-eta Krokok goizetan egin ohi duena! Zortziretan, nagiak atera; bederatzietan, begiak zabaldu; hamarretan, hortzak garbitu; hamaiketan, krokodilo tripontzientzat idatzitako sukaldaritza liburua irakurri; eta hamabietan... bazkaldu! Liburuarekin, bilduman agertu ohi diren ezustekoak eta eskuartean hartu, ohera eraman eta musukatu daitekeen panpina.