argia.eus
INPRIMATU
Zentralitatik ordenagailura; telefono “berriak”
  • Komunikazioak merkeagoak dira egunean-egunean. Hileroko fakturak, berriz, gora egin du, baina hori telefono bidezko beste zerbitzuak –Internet, telebista...– kobratzen dizkigutelako gertatu da.

    Azken aldian, IP bidezko ahots zerbitzua ari da indartzen. Nazioartean VoIP bezala ezagutzen da teknologia hau. VoIP-ek Urruneko komunikazioak asko merkatu ditu eta deiak egiteko Interneteko konexioa erabiltzea ahalbidetzen du gainera.
Joxerra Aizpurua Sarasola 2021eko ekainaren 30a
VoIP-en gainean produktu asko ateratzen ari da. Oso ezaguna da Skype sistema; gero eta gehiago erabiltzen da atzerrian dagoen jendearekin hitz egiteko. Skype-ekin PCtik munduko edozein lekutan Internetera konektatuta dagoen beste PC bateko erabiltzailearekin hitz egin dezakezu ordenagailura konektatutako mikrofonoa baliatuz.

Enpresetan komunikazio zerbitzuak gero eta garrantzitsuagoak dira. VoIP-ek betiko zentralita ordenadore batez ordezkatu du, erabiltzaileari nahi dituen zerbitzuak programatzeko aukera emanaz:

- Zerbitzuen menuaren pertsonalizazioa.
- Luzapen bakoitzak bere ahots buzoia izatea zentralita-ordenagailuan.
- Deiak bideratzea; jatorriaren arabera, telefono batean edo bestean jo dezaten.
- Telefonia operadore egokiena –merkeena– erabili ahal izatea aldi bakoitzean.
- Deien ezaugarriak –denbora, ordua, zenbakia...– erregistratzea.
- Luzapen berriak di-da eransteko aukera.

Asterisk da VoIP alorrean software ezagunena. Software librea denez milaka programatzaile ari zaizkio prestazio hobeak gehitzen egunero.