argia.eus
INPRIMATU
Uztaroren 60. zenbakia kalean
  • Batzuen artean ::Uztaro

    Udako Euskal Unibertsitatea

    orrialdeak ::150

    prezioa ::7€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Uztaro'
Udako Euskal Unibertsitateak plazaratutako Uztaro giza eta gizarte-zientzien aldizkariaren azken zenbakian, besteak beste, honako lanak azaltzen dira: Jende xehearentzat etxebizitzaren eskasia aspaldiko arazoa dela; Ianire Castrillok erakusten du hori Bilboko txabolismoa. XX. mende erdialdeko auzo autogestionatuak lanean. Jarraian, Izarne Lizaso Elgarresta eta Manuel Norbert Sanchez de Miguelen artean egindako Erretiratuen soslai berria konstruktu teoriko gisa eskaintzen zaigu. Artikulu gehiago ere biltzen ditu zenbaki honek: Alexander Muelak umeei emandako tratu txarren ondorioak ditu hizpide; globalizazioaren bost aurpegiz dihardu Jon Murelagaren saioak; eta Miguel González Simón eta Galder Guenagaren artean idatzitako Lidergoa eta enpresa: lidergorako potentziala, jatorria eta enpresako rol nagusiak lana ere badakar Uztaro berriak.