argia.eus
INPRIMATU
Familia aberats bi Trantsizio garaian
  • Sabino Álava García ::Un desencuentro anunciado

    Ediciones Eunate

    orrialdeak ::238

    prezioa ::16€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Un desencuentro anunciado'
Sabino Álava Garcíak Un desencuentro anunciado nobelan deskribatzen dituen bi familiak baserri giroa atzean utziz makina-erreminta industria garrantzitsua eraiki duen familia gipuzkoar bat eta Jaso-Azpilikueta leinuko sendi lurduna dira, eraikuntza-enpresen jabeak dira. Gipuzkoarren seme zaharrena eta nafarren alaba bakarra ezkonduta, Trantsizio garai nahaspilatsuan, familia batasuna mantenduz beren interes ekonomikoak zaintzea izango dute helburu bi sendiek. Baina giro politikoak ordain latza eskatzen die: familia bietako gehientsuenak zer gertatuko zain badaude ere, neskaren aitona eta anaietako bat eskuin muturrekoak dira, amona nafar-euskalduna, eta beste adarrean bada ETArekin zerikusia duenik ere.