Munduko bazter guztietako musika, antzerkia, artisautza eta gastronomiaz gozatzeko aukera izango da ekainaren 1etik 3ra bitartean Aretxabaletan. Han ospatuko da
Euskal Herria aldizkariak eta Gin Tonic ekoizpen etxeak antolatu ohi duten Mundumira jaialdiaren 3. edizioa. Hiru egun horietan hamaika ikusgarri izango da Aretxabaletan, baina musika izango da protagonista. Besteak beste, Palestinako DAM hip hop taldea, Mariana Ramos Cabo Verdeko abeslaria eta Kiko Veneno musikari kataluniarra izango dira bertan.
Egitarau osoa:
www.mundumirafesta.com.