Hizkuntza gatazkak

  • Baliabide psikolinguistikoak eta teknika bereziak lantzen ditu Valentziako Unibertsitateko psikologo lan talde batek hizkuntza menpekotasuna saihesteko. Euskara eta katalana eguneroko egoeretan erosotasunez erabiltzen laguntzeko ikastaroak eskaintzen dituzte. Psikologia hizkuntzara ekarri dute eta hizkuntza gatazken aurrean izan ditzakegun portaerak aztertu dituzte.
Ikastaroko partaideak lan taldeetan
Soziolinguistika Klusterra
Hizkuntza gatazkak noiznahi gertatzen dira gurean. Euskal hiztunak bizipen, jokaera eta egoera deserosoak bidaide izaten ditu egunerokotasunean. Hamaika istorio, edonork. Lantokiko bileretan gaztelaniaz hitz egin behar izaten dute batzuek zortzi lankideetatik batek euskaraz ez dakielako. Haurrei euskaraz egiten dien gurasoak gaztelania darabil helduekin; ohitura kontuak. Mutil-lagunak euskara jakin ez, eta arraro sentitzen da hogeitaka urteko neska: gaztelaniazko makulurik gabe bospasei esaldi ozta-ozta bota ditzakeela ohartu da gerora. Trenen ordutegia jakin nahi duen euskaldunak gaztelaniaz bota dio galdera harrerako langileari, ez daki zergatik... Halako egoerak azaldu zituzten Gemma Sangines psikologo valentziarraren ikastarora martxoaren 16an Eibarrera hurbildu ziren lagunek. Soziolinguistika Klusterrak Eralan ikerketa proiektuaren baitan antolatu zuen ikastaroa Eibarko Markeskoa Jauregian eta hizkuntza gatazkak eta hauen aurrean har ditzakegun portaerak aztertu zituzten bertan.

Hizkuntza sumisioa, pasibotasuna...

TELP –Taller D`Espai Lingüistic Personal edo Norbanakoaren Hizkuntz Eremurako Tailerra– izena dute Valentziako Unibertsitateko Gemma Sangines eta Ferran Suay psikologoek antolatzen dituzten ikastaroek. Orain dela lau urte hasi ziren TELP ikastaroak antolatzen, 2003ko azaroan, hain zuzen ere. Tailer hauek ez dute maiztasun zehatzik izaten, Gemma Sangines eta Ferran Suayk jasotzen dituzten eskaeren araberakoak izaten dira. Iaz, esaterako, hamabost ikastaro eman zituzten katalana hitz egiten den lurraldeetan eta Euskal Herrian. Jendeak nonahi katalanez hitz egin dezan laguntzeko, ari denean eroso sentitzen laguntzeko eta egiten duenean gerta litezkeen egoera desatseginak murrizten laguntzeko sorturiko ikastaroak dira. Hizkuntzaren ikuspegi psikologikotik planteatuta daude ikastaro hauek, eta esan bezala, arestian aipaturiko egoera horietan zer esan eta egin jakiteko eta sentimenduak nola bideratu jakiteko baliabideak eskaintzen dituzte.

Eibarreko saioan Gemma Sangines psikologoak euren oinarri teorikoak azaldu zituen eta honekin batera hainbat praktika egitea proposatu zien ikastarora joan zirenei. Teoriari dagokionez, hizkuntza-sumisioa ikasitako jokaera bat dela azpimarratu zuen psikologo valentziarrak. Zenbait mekanismo sozial eta ikaste prozesuk jarrera pasiboa hartzera garamatzatela gaineratu zuen. Jarrera pasiboa izatea, esaterako, euskara euskaldunak nor diren badakigunean soilik erabiltzea eta gainerakoan gaztelaniaz hitz egitea da. Ohiturak ikasitako portaerak izaki, hauek alda daitezkeela ere adierazi zuen Sanginesek. Hizkuntza menpekotasuna saihesteko beste alternatiba bat ikas daitekeela ere defendatu zuen: asertibitatea. Hizkuntza asertibitatea nork bere hizkuntza edozein egoeratan gustura erabiltzea da, bestea errespetatuz eta mindu gabe. Bidenabar, hizkuntza sumisioa gainditzeko kontzientzia linguistikoa edukitzea ez dela aski aipatu zuen psikologo valentziarrak. Beharrezkoa bada ere, kontzientzia eta portaerak independenteak direla azaldu zuen.

Ikastaro hauetan era guztietako egoerak aztertzeko parada izaten da ariketa praktikoei esker. Era berean, espazio linguistikoak hobeto ezagutzeko ere baliagarriak dira. TELP tailerretako partehartzaileek bizi izandako esperientziak eta kezkak plazaratu egiten dituzte eta guztien artean gatazkak konpontzeko irtenbideak iradokitzen dituzte. Bestalde, hizkuntza gatazketako egoerak eta protagonisten jarrerak aztertu eta landu egiten dituzte antzezpen txiki batzuen bitartez. Hala, batzuk gatazkako protagonisten paperean sartzen dira eta gainontzekoek hauen erosotasun maila antzematen saiatzen dira gorputzaren erabilera komunikatiboan erreparatuz, besteak beste.

Azkenak
'Arizona' antzezlana
Muturrekoa, muturreraino eramanda

Arizona
Aktoreak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola..
NOIZ: urtarrilaren 26an.
NON: Berrizko Kultur Etxean. plazan.

-------------------------------------------

Arizona eta Mexiko banatzen dituen muga zaintzera abiatu da Idahotik Margaret (Aitziber Garmendia) eta George (Jon... [+]


Betiereko Wagner

'Tristan und Isolde' opera

Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]


2025-01-31 | ARGIA
Argia Sariak banatuko ditugu gaur Usurbilgo Atxega Jauregian

Usurbilgo Atxega Jauregian, urtarrilaren 31n, hedabideetako, kulturgintzako eta erakunde publikoetako ehun lagun inguru bilduko dira. Bazkariaren ondoren, 16:00etan egingo da sari banaketa. Antton Mendizabalek egingo dituen azken garaikurrak jasoko dituzte saridunek... [+]


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


Zestoan euskararen erabilera handitzea helburu, aisialdia doan baliabide urriko haurrentzat

Zestoan (Gipuzkoa), 2024ko irailaz geroztik, baliabide ekonomiko urriko haur eta gazteak bost kultur eta kirol ekintzen artean bat aukeratu, eta horretan doan aritu daitezke. Udalak dirulaguntzen araudia berritu du, haurren aisialdia eskubide bat dela argudiatuta. Aldaketarako... [+]


2025-01-31 | Euskal Irratiak
Ramuntxo Labat-Aramendi
“Duintasunez arituko gira; Ahetzeko herriko etxearen egoera egonkortu nahi dugu”

Lehen itzulitik bigarrenera, auzapezgotzara jauzi egin zuen Ramuntxo Labat-Aramendi abertzalearen zerrendak. Erdiespena "xinaurri lanari esker" egin zela uste du Labat-Aramendik. Ahetzen zerrendak bozen %44,39 lortu zuen urtarrilaren 12an eginiko behin betiko bozketan... [+]


Iruñean Laba elkartearen eta Windsor tabernaren lokalak bateratuko dituzte

Modu horretan, euskara eta euskal kultura hiriaren bihotzera eraman duen proiektuari egonkortasuna eta sendotasuna emanen diote.


2025-01-31 | Uriola.eus
Sukalde eta garbiketako grebaren lehen egunak %70etik gorako jarraipena izan du ostegunean, sindikatuen arabera

Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.


Langile bat hil da Arbizun, lanean ari zela kamioi batetik karga gainera erorita

52 urteko altsasuar bat hil da ostegunean Arbizun lan istripua izan ostean, Nafarroako Foruzaingoak jakinarazi duenez. Urtea hasi zenetik Euskal Herrian lan istripu batean hildako laugarren langilea da. Ezbeharra herriko erdigunean dagoen etxebizitza bat zaharberritzeko lanetan... [+]


Greba Nafarroako hezkuntza publikoan
Ikasturteko hirugarren greba deialdia ere arrakastatsua izan dela diote sindikatuek

Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]


Jerusalem ekialdean UNRWA debekatu izanak are gehiago zailduko du Gazarako laguntza

Urtarrilaren 30 honetan abian jarri du Israelek Jerusalem ekialderako UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren debekua. Urtarrilaren 15ean adosturiko su-etenari segi, bahituen eta presoen hirugarren trukea dute ostegun honetan.


2025-01-30 | Julene Flamarique
Erantzukizunak eskatuko dituzte Zaldibarko tragediaren bosgarren urteurrenean

Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta hondamendiaren erantzukizunak eskatzeko elkarretaratzea egingo dute igandean Zaldibarko Eitzaga auzoan. Luizia “enpresarien diru goseak” eragin zuela, eta Eusko Jaurlaritzak “ardura txikiena ere ez duela... [+]


Zigor gehiago espero dituzte Zarauzko EAJko zinegotzi ohiaren etxearen auzian

EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak ez duela "zirrikiturik utzi" dio SOS Talaimendi plataformak, eta "oraindik merezi duten legezko zehapena jaso ez duten zenbait erabaki arbitrario eta ia delituzko" geratzen direla adierazi du. Besteak beste, Zarauzko Udalak... [+]


2025-01-30 | Leire Ibar
Osasun publikoaren alde otsailaren 1ean Bilbon, Gasteizen eta Donostian kaleak betetzera deitu dute

Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak (OPA) manifestazioak deitu ditu otsailaren 1erako. Mobilizatzeko deia egin dute osasunaren pribatizazioari aurre egiteko, lehen arreta indartzeko, osasun arloko langileen baldintzak hobetzeko, prekaritateari aurre egiteko eta kudeaketa... [+]


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


Eguneraketa berriak daude