Gorka Arrese: «Bazkan arrazoiak erakutsiko ditugu inpartzialak ez izateko»

  • Literaturaren bideak ugariak dira, paperezkoak gehienak: liburuak, aldizkariak... Gero eta ugariagoak dira, ordea, bide elektronikoak. Bazka aldizkaria, esate baterako. Paperean sortua 1999an, bigarren zenbakirako desagertu zen, banaketa arazoak medio. Aurten ikusi du berriro argia, pantailakoa alegia, orain aldizkari elektronikoa baita: literaturaren inguruko artikuluak, esanak eta datuak aurki daitezke www.bazka.info helbidean. “Informaziorako, azterketarako eta gogoetarako sortu dugu”, azaldu digu Gorka Arresek, Bazkako zuzendariak. Helburua, azpitituluan: “literaturaren soziologia baterako”.
Gorka Arrese
Dani Blanco

Azterketa landuak, taulak, datu argigarriak... Iritziek baino indar handiagoa al dute zenbakiek?


Handiagoa ez, ezberdina bai. Beharbada ez dugu ohiturarik datuak batzeko eta sailkatzeko, eta agian horrek eman dizu atentzioa. Bildu ditugun datu batzuk argigarriak direla esan didazu. Baliagarriak izan bazaizkizu primeran, poz hartuko bainuke datu horietatik iritziak antolatu eta sortu eta argitaratuko bazenitu, zeuk edo beste edonork. Artikulu on bat idaztearen aldean erraza da datuak biltzea eta ordenatzea.


Artikuluak ere badituzue Itsasoa Ontzian atalean. Nork osatzen du Bazka? Nola funtzionatzen du?


Xabi Borda, Oier Guillan, Koldo Izagirre eta Josu Landak laguntzen didate. Denok baditugu beste hainbat kontu eta lan. Laguntza gehiago beharko dut.

Nola landuko duzue literaturaren soziologia?


Gure iritziak arrazoietatik atera nahi ditugu, eta ez gure iritzien araberako arrazoiak. Literaturaren edizioa, idazletza, jabego intelektuala, eskubideak, banaketa, dendak eta azokak eta salmentak, promozioa eta publizitatea, generoak, kritikak, sariak, elkarteak eta abar, halakoez arduratuko gara. Bazkan arrazoiak erakutsiko ditugu inpartzialak ez izateko.


Gai polemikoak lantzen dituzue. Eztabaida al da helburuetako bat?


Bai zera! Niri ez zaizkit polemikoak iruditzen. Informazioa, azterketa eta gogoeta dira Bazkaren helburuak, baina ez eztabaidak. Eztabaidak izan litezke interesgarriak ongi dokumentatuak eta antolatuak direnean, baina gehienak liskar modukoak bihurtzen dira: hartzitu egiten da bat, bestea atsekabetu, beste batek ziri edo trufarako joera hartzen du deus ez esateko, eta akabo... norgehiagoka deportibo bat bihurtzen da. Uste dut, polemika helburu duenak espektakulua eskaintzen duela sarritan, eta, berdin, espektakulua eskaini nahi dutenak polemikak pizten ahalegintzen direla. Eta horretan asko laguntzen du gaur egungo prentsa ereduak.


Baduzue hiztegi berezi bat.


Egunkari eta aldizkarietatik ateratako hitzen bilduma egiten dugu: sariez, errealismoaz eta fikzioaz, literaturak sortzen omen duen interes eskasaz, literatura azkena jotzeko zorian ote den, errekonozimenduaz eta famaz eta prestigioaz, gure sistema literarioa ez-sanoa ote den, debate premiaz, idazle kanonizatua izateko patroiaz, itzulpengintzaz, kritikaz, haur eta gazte literaturaz, irakurleez, merkatuaz...

Eta azkenik, Bazkako atalik “soziologikoena”: Datutegia.


Datu gutxi baliatu eta eman ohi dugu hitz egiteko eta idazteko orduan. Bati entzungo diozu: “liburu gehiegi argitaratzen dituzte”; beste bati: “poesia gutxi argitaratzen da”. Zer daturekin esaten ote dira halakoak? Datuak biltzen saiatuko gara, geure burua hobeto ezagutzeko, informatzeko, gauzak alderatzeko, okerrak zuzendu ahal izateko, agerikoa ez dena (edo ez dirudiena) azaltzeko.


Nondik heldu da Bazka berpizteko gogoa?


Joan den urtean abiatu nahi nuen, baina ez nuen beta hartu. Orain Bazka berria martxan jarri dudalarik, batzuek aitatu didate maizago berritu eta elikatu beharko genukeela. Lehen ez zen erraza, eta orain ere ez.


Izena mantendu du paperetik sarera. Baina zertan aldatu da?


Paperezko Bazkak bi ale izan zituen, 1999an eta 2000n; arteaz eta musikaz eta hedabideez ere jardun zuen. Izpiritua ez da aldatu. Formatua aldatu da. Eta gaien aldetik, literaturan eta idazletzan eta edizioan zentratu da orain.

Susa-ko editore zaren aldetik, nabarmentzekoa da argitaletxeak Interneten alde egindako apustua. Sarea al da, gaur egun, literatura sozializatzeko tresnarik egokiena?


Literatura sozializatzea zehazki zeri deitzen diozun ez dakit. Baina literatura editatzeko eta irakurtzeko liburua baino egokiagorik ez dut ezagutzen. Sarean baino nahiago nuke Bazka paperezko aldizkari gisa argitaratu –eta aldi berean Interneten ere bai, zergatik ez–, baina garesti ateratzen da inprimatu, banatu eta salmentan jartzea; eta paperezko aldizkariek maiztasun finko samar bat ere behar izaten dute... Internet merkea da, nolabait esateko.

Sariak aipatzen dira sarri Bazkan. Idazleen profesionalizazioa laguntzen dute, ala oztopatzen?


Sariak, era guztietakoak, ez dira sarituentzat izaten baizik eta sariaren antolatzaileak bere burua loriatzeko, apaintzeko, promozionatzeko, goresteko... Sari baten antolakuntzan xahutzen diren diru eta ahaleginak antolatzailearengana itzultzeko izaten dira. Sarituari apurrak ematen zaizkio, sarituak ospe eta aintza ematen dizkio antolatzaileari, eta hurren arte.

Erdal idazle bati irakurri nion: “sariak beharrezkoak dira, erregeak bezala; burua lehen-lehenik nori moztu behar zaion jakiteko dira sariak eta erregeak”. Ateraldi bat zen, bai, ohartarazi zidana erregeek badutela ohitura –diktadore batzuek ere bai– sariak emateko. Esaldi estrabagante hark, ordea, horixe bakarrik baino adiera ezberdin gehiago dauzka.

Jon Alonsoren artikuluak eztanda eragin zuen gure literaturako mundutxoan. Haren ondotik etorri zen Utikan manifestua, eta segidan Bazka. Eztandaren uhinak ote?


Alonsoren artikuluak eztanda eragin zuela larregikeria da. Artikulu on bat da, bakan argitaratzen diren horietakoa. Garai baten erretratua egiten du, gertatutako batzuen kronika ere bai (lekukoek ez dute txintik atera), sarien egokitasunaz idazleek beti izan dituzten sentipenak jasotzen ditu, anekdota biziak dakartza... baina funtsean literaturaz eta idazlearen ofizioaz ari da, eta horri ez zaio arretarik jarri.

Utikan manifestua dela-eta, gauza bera gertatu dela uste dut, funtsezkoari ordez arreta jarri zaiola ondorioari.


Eta, Euskadi Sariak, ez al dira literatur sistemaren egoeraren adibide soil bat?


“Literatur sistema” terminoa aipatzea modan jarri da. Unibertsitarioek ekarriko zuten hedabideetara. Irudipena daukat huts samar iritsi zaigula terminoa. Nolanahi dela, sistema deitzen den hori ekonomikoki aztertu eta deskribatua izatea ondo etorriko litzaiguke: idazleen ogibideak, liburuen argitalpen kostuak, editorialen egiturak, distribuzio eta salmentak, liburuen diruak nola banatzen diren, ze mugimendu ekonomiko daukan euskal literaturak... eta horren ostean gainerako sistema-kontuak ziur aski egokiago begiratu ahal izango dituzue.

Eta sariak, tira, beste maila bateko kontuak dira.

Utikan manifestuaren sinatzaileen artean, bi emakume daude soilik. Bazkako erredakzio batzordean berriz, bat ere ez. Ba al dago arrazoi soziologikorik?


Emakumezko eta/edo gizonezko, horri erreparatzeko joera bizkortu da baita ere, arrazoi duzu. Duela urte batzuk esango zuketen: “Bazkan gipuzkoarrak zarete denak”. Hurrena beste bat harrituko da honela: “Kontseilu editorialean ez dago funtzionaria den inor” edo “irakaslerik edo/eta kazetaririk ez dago”. Gure artean dendaririk ere ez dago, gure titulazio akademikoa ez da itsugarrizkoa, batez besteko adina 40 urte ingurukoa aterako zaizu... zaharregiak gara gazteentzat.

Asko idazten da literaturaren inguruan. Baina, literaturaz?


Asko ez, literaturaren ingurukoez gutxi idazten da, eta literaturaz askoz gutxiago. Orrialde promozionalak dira nagusi.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskadi Sariak
2024-10-21 | Leire Ibar
Aiora Jaka, Jon Urzelai eta Julia Otxoa dira Euskadi Literatura sarietako gainerako irabazleak

Euskarazko Literatura Itzulpena, Saiakera Euskaraz eta Gaztelaniazko Literatura kategorietako irabazleen berri eman dute Donostiako San Telmo Museoan egin den aurkezpenean. Saiakera Gaztelaniaz saria ez ematea erabaki du epaimahaiak.


Euskadi Literatura Sariak banatu dituzte Getxoko Muxikebarrin

Ondorengoek irabazi dute euskarazko kategorian: Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta, Miren Billelabeitia, Maialen Berasategi, Joxe Mari Berasategi eta Joseba Larratxek.


Maialen Berasategi eta Joxe Mari Berasategik irabazi dute Itzulpengintzako Euskadi saria

Aita-alabek Abdulrazak Gurnah-en Paradisua liburua itzuli dute euskarara. Tanzaniarrak Literaturako Nobel saria irabazi zuen 2021ean. Miren Billelabeitiak Saiakerako Euskadi saria jaso du Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz lanagatik.


2023ko Euskadi sariak irabazi dituzte Arantxa Urretabizkaia, Patxi Zubizarreta eta Joseba Larratxek

Azken Etxea, Zerria eta Ni ez naiz Mikel Laboa lanak saritu ditu epaimahaiak Euskarazko Literatura, Haur eta Gazte Literatura eta Ilustrazioa kategorietan hurrenez hurren. Oraindik beste lau irabazle daude jakinarazteke.


2022-10-13 | ARGIA
Uxue Apaolaza, Leire Bilbao eta Maite Mutuberriarentzat Euskadi Literatura Sariak

Euskarazko Literatura saria jaso du Apaolazaren 'Bihurguneko nasa' ipuin bildumak, Euskarazko Haur eta Gazte Literatura saria Bilbaoren 'Barruko hotsak' albumak, eta Literatur Lanaren ilustrazioaren saria Mutuberriaren 'Irrimola' lanak.


2021-10-20 | ARGIA
Banatu dituzte Euskadi Sariak kategoria guztietan

Urriaren 14an jakianrazi zituzten sarietuetako zenbaiten izenak, eta asteazkenean eman dituzte ezagutzera gainontzekoak. Pello Lizarralde, Anjel Lertxundi, Joxan Elosegi, Alex Gurrutxaga, Mikel Reparaz, Txani Rodriguez eta Javier de Isusi dira 2021eko edizioko sarituak.


2021-06-30 | Jon Torner Zabala
Euskadi Sariko finalista izateari ezetz esan dio Iñigo Aranbarrik
Iñigo Aranbarri idazle azkoitiarrak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eskutitza jaso zuen duela bi aste, Zulo bat uretan eleberriagatik Euskadi Literatura Sariko finalista zela azalduz. Idazleak, ordea, finalisten zerrendatik ateratzeko eskatu du. 2007an plazaratutako... [+]

2020-10-14 | ARGIA
Idoia Santamariak eta Uxue Alberdik irabazi dituzte itzulpen eta saiakera alorreko Euskadi Sariak

Ingeborg Bachmannen Aldibereko ipuin liburuaren itzulpena eta Kontrako eztarritik liburuko emakume bertsolarien testigantzak nabarmendu dituzte alor bakoitzeko epaimahaiek.


2020-10-07 | ARGIA
Karmele Jaioren ‘Aitaren etxea’-k irabazi du euskarazko literaturako Euskadi Saria

Karmele Jaioren Aitaren etxea nobelak irabazi du aurtengo Euskadi Saria euskarazko literaturaren kategorian. Iñigo Astizen Joemak eta polasak nabarmendu du epaimahaiak euskarazko haur eta gazte literaturaren alorrean.


2019-10-02 | ARGIA
Irati Elorrieta, Asisko Urmeneta eta Patxi Zubizarretaren lanek lortu dituzte Euskadi Sariak

Euskarazko literatura, haur literatura eta literatur lanen ilustrazioa kategorietako sariak jakinarazi dituzte. Azaroaren 18an izango da sari banaketa, Donostiako Tabakaleran.


Gu, Austriako esloveniarrok

Gauza arraroak gertatzeko posibilitateak atzo guztiz agortu zirela sinetsita, igo gara ba gaur arratsaldean ere Durangoko Azokako antolatzaileek Landako gunean utzi diguten mahaira, behingoz kontu arruntak kontatzen dituen artikulu bat idazteko prest gure kulturaren alfa eta... [+]


2018-10-17 | ARGIA
Eider Rodriguez, Irene Aldasoro eta Kepa Altonaga Euskadi Sarien irabazle

Asteazken honetan jakinarazi dituzte literaturako Euskadi Sarietan falta ziren kategorietako irabazleak: Eider Rodriguezek aurtengo bigarren saria eskuratu du, oraingoan haur eta gazte literaturari eskainitako kategorian, Santa familia liburuari esker.


Eider Rodriguezen ‘Bihotz handiegia’-k irabazi du Euskadi Saria

Eider Rodriguezen Bihotz handiegia ipuin-liburuak irabazi du Eusko Jaurlaritzak ematen duen Euskadi Saria. Asier Serrano buru izan duen epaimahaiak nabarmendu du liburuak nola aztertzen duen "pertsonaia arrunt eta konplexuen izaera eta horien barne-mundua".


Euskadi Sariak: hamar urtez linboan

Saridunak ezagutzera eman baino lehen izan dira albiste Euskadi Sariak aurten, zenbait idazlek parte hartzeari uko egin diotelako. Aurreko esaldia ezaguna egiten bazaizu, normala da. 2007tik Eusko Jaurlaritzak urteko literatur uztatik ale batzuk nabarmentzeko ematen dituen... [+]


2017-10-12 | ARGIA
Leire Bilbao eta Matias Mujika saritu ditu Eusko Jaurlaritzak

Euskadi Literatur Sarien aurtengo edizioko azken irabazleak zein diren jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak, haur eta gazte literatura eta itzulpenaren arlokoak.


Eguneraketa berriak daude