argia.eus
INPRIMATU
Eztarria urratuko zaielako ez dute galeseraz egingo
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 03a
Galeseko hegoaldean, Bro Morgannwg kontseiluan, telefono zentraletako langileek deiak ingelesez baino ez hartzeko eskubidea izango dute hemendik aurrera. Komunikazioetako Langileen Batasuna izeneko sindikatuak uste du, zenbat eta gehiago hitz egin, langileen eztarriek urratzeko arrisku handiagoa dutela eta bi hizkuntzetan egin beharrean bakarrean eginez gero osasun arazo gutxiago izango dituela langileak. Batzuk pozik dira erabakiarekin eta beste batzuk ez hainbeste. Galeseraren Legearen arabera, herri erakunde guztiek zerbitzuak bi hizkuntzetan eskaini behar dituzte. Galestarren herenak daki galesera eta Bro Morgannwg kontseiluan galesera hiztunen kopurua ez da %10era iristen.