argia.eus
INPRIMATU
Erein-Euskadiko Kutxa saria
  • Karlos Linazasoro ::Diotenez

    Erein

    orrialdeak ::140

    prezioa ::16€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Diotenez'
Poesia eta ironia darien zuhur hitzez eta mikroipuinez osatutako Diotenez bildumarekin lortu zuen Karlos Linazasorok Erein-Euskadiko Kutxak bi urtero antolatu ohi duten narratiba leihaketako 2007ko sari nagusia. Diotenez liburua bi zati nagusitan banaturik dago. Ars poetika bat zazpi ipuinetan titulu orokorra du aurrenekoak, eta aforismoz osatutako zazpi ipuin biltzen ditu: Putzuarena, Txorimaloarena, Eldarnioena, Itsasargiarena, Itzalarena, Oihartzunarena eta Hegalena. Baina bigarren atala da liburuan gailentzen dena, hau da Holaxe kontuk (1:43 eskalan) titulu nagusi duena. Ipuin guztietan nabarmentzen da Karlos Linazasororen luma jostaria eta tolosar hau idazle berezitzat joa izatearen arrazoi nagusi den bere umore beltz gogoangarria.