Gerra Zibilaren 70. urteurrenean kaleratu zen Sagarrak Euzkadin. Manzanas en Euzkadi liburu berezia. 1937ko ekainean faxistak Bilbon sartzear zeudela, agintariek jada handik alde egin zuten.Inazio Mujika Iraolaren kontakizunak hustsik geratutako Carlton hotela zaintzen zegoen gudari baten eta gerraren berri ematera etorritako kazetari ingelesaren artean sortutako adiskidetasuna islatzen du. Honi, Gerardo Markuletak gaztelaniaz egindako bertsioa eransten zaio. Eta narrazio biak osatzeko Bidasoa Institutuko eta Blasco Olaetxea bildumako argazki aukeratuak gehietu dituzte, sufrimendua, borroka, malkoak, beldurra eta itxaropena agertzen dutenak.