argia.eus
INPRIMATU
Mundua ipuinen bidez ezagutzeko
  • Antton Irusta ::Munduaren itzulia 18 ipuinetan

    Elkar

    orrialdeak ::156

    prezioa ::10.90€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Munduaren itzulia 18 ipuinetan'
Antton Irustak munduan barrena bizi diren haurrak nolakoak diren eta zer ipuin ezagutzen dituzten jakin nahian dabiltzan hamar urtetik aurrerako neska-mutilentzat idatzi du Munduari itzulia 18 ipuinetan. Narrazio bakoitzaren aurretik, aukeratutako herriko gaztetxo batek egiten du bere buruaren eta bizi den familia eta herriko ohituren aurkezpena. Adibidez, Alenuska Moskuko auzotegi batean bizi da, balleta ikasten ari da, eta aztia izan nahi zuen nekazari pobrearen istorioa kontatzen du. Raine berriz, Finlandiako familia laponiar bateko semea dugu, eta umerik gabeko senar-emazte arrantzaleei gertatutakoa ematen digu aditzera. Eta Ghana zaratatsuan bizi den Naakuk, Kiboko hipopotamoaren gorabeherak azaltzen dizkigu.