Maleta berriak, ezinezko maletak

  • Riomundo nobela: Jon Maia. (Txalaparta)
    Sabor a mi kanta: Alvaro Carrillo (Mexiko)

    Halabeharrak, zoriak eta aiurriak ekarri ninduten kazetaritzara, baita, handi-handika, politika eta literatura jorratzera ere. Riomundo nobela eskuetara heldu orduko ezaguna nuen nobelaren istorioaren historia. Protagonista –Jesukristo esaten zioten hura, Tente guretzat– ezagutu nuen. Abertzaleek, komunista izateagatik, mespretxuz begiratzen zioten hura. Abila zen alabaina. Ormaiztegiko Zubipen, kantaldi mitiko –sarrerak ehun pezeta balio zuen– bateko pasadizoaz akordatzen naiz: kanpoaldea autoz gainezka, aparkatzeko lekurik ez. Tente –eta koadrilakoak– ailegatu orduko munipek isun mordoa jarria zuten. Tentek isun haietako bat hartu eta bere autoan paratu zuen. Listo! esan zuen. Bizkorra zen, bizkorra zenez.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Riomundoren egilearen aita ere ezagutu nuen. Leopoldo izenez gogoratzen dut. Baliteke memoriak huts egitea. Nik baino hobeto ene anaia Nikok ezagutu zuen. Leopoldo ez zen pertsona arrunta, diferentea zela esango nuke. Berarekiko azken akorduak amak ekarri zizkidan Riomundoren egilea nor zen aipatu nionean: “Horren aita1977ko Askatasunaren Ibilaldian [mitikoa] ederki portatu zen aitarekin eta biokin, Arazurin. Polizia zaldiz oldartu zen jendearen kontra eta borda batera lagundu zigun”.

Literatura eta politika: ene patuaren adierazle. Hauteskundeen garaia itzuli da gurera beste behin ere. 2005eko Eusko Legebiltzarrerako kanpaina heldu zait gogora: Edorta Jimenez idazleak Jon Maia Aralar alderdiaren mitin batean bertsotan aritu zela idatzi zuen Berriako kronikan. Jon Abril idatzi beharrean Jon Maia idatzi zuen, nonbait. Hurrengo egunean, Riomundoren egilearen zuzenketa zekarren Berriak: “Ni Aralarrera perretxikoetara baino ez naiz joaten”. Buruz ari naiz. Hori dut akorduan baina, baita gogoa goibeldu zitzaidala ere. Nire jitearen seinale, gure patuaren desaire.

Heldu dira berriz ere hauteskundeak: gure udal eta foru aldundietako eserlekuen ordezkarien emaile, geure sukarraren iragarle, geure historia berriaren ezintasun adierazle, geure historiaren istorio berrien eragile.

Riomundoko mundua dut gomutan, historia beti errepikan. Orduko mesprezuak, mespretxu dira gaur egun. Maleta berriak heldu dira berriro gurera, eta ezinezko maletak –Juanjo Olasagarren nobela gogoan– dira gure pusken eramaile oraindik ere.

Alvaro Carrilloren Sabor a mi kanta entzuten ari naiz, Amaia Zubiriaren ahotsean –Chavela Vargasek abesten zuen hura–. Aralarren imajinatzen dut Amaia, kantari: “No pretendo ser tu dueño. No soy nada yo no tengo vanidad. De mi vida doy lo bueno. Soy tan pobre, que otra cosa puedo dar. Pasarán más de mil años muchos más...“. Eta gure historiarako istorio berrien letra berriak jalgi zaizkit: “Pasarán más de mil años y veras, que la vida es un engaño, de veras. La impaciencia nos delata, la inocencia nos relata, día a día una vez más...”.

Riomundoko mundua, Leopoldo edota Alvaro, istorio gazi-gozoen eragileak.

Azkenak
2024-11-26 | Ahotsa.info
Paris 365
15 urte pobreziari aurre egiten Iruñerrian, eta inoiz baino beharrezkoagoa

Paris 365 elkarteak 15 urteurrena ospatu zuen larunbatean Geltokin. 15 urte gosariak, bazkariak eta afariak egunean euro baten truke zerbitzatzen urteko 365 egunetan horren beharra duten guztiei. “Atsedenik gabe”, azpimarratu nahi izan zuten bezala. Horrez gain,... [+]


2024-11-26 | Sustatu
Kabi@ 2024 Durangoko Azokan: Eremu digitala pentsatzen eta garatzen

Durangoko Azokaren alor digitala da Kabi@ espazioa eta egitaraua. Aurtengo edizioan, abenduaren 5ean eta 6an izango dira Kabi@ko ekitaldiak, Azokaren lehen bi egunetan (gero 8ra bitartean iraungo du). Ekitaldiak banatuko dira Durangoko Bizenta Migel Liburutegiaren eta Landako... [+]


2024-11-26 | Julene Flamarique
Iruñeko auzo guztietan euskarazko haur eskolak galdegiteko manifestaldia egingo dute abenduaren 11n

“Ez da posible hiri guztia zeharkatu behar izatea seme-alabak hemengo jatorriko hizkuntzan murgiltzeko” salatu dute guraso askok. Euskarazko plazak ere “oso urriak direla” salatu dute familia askoren artean eginiko bideoan.


2024-11-25 | Leire Ibar
Euskal Herriko I. Hikadromoa antolatu dute Durangoko Azokan

Durangoko Azokako berrikuntzetako bat izango da ZirHika taldeak sortu duen hikalarien bilgunea. Hika hitz egitea eta ongi pasatzea izango da helburua, abenduaren 7an Landako ikastetxean.


2024-11-25 | Euskal Irratiak
Alokairuak mugatzeko legea indarrean jada, Lapurdiko 24 herritan

Alokairuen bidezko espekulazioa oztopatzeko neurria azaroaren 25etik goiti izanen da indarrean Ipar Euskal Herrian. Momentuko, tentsiopean diren Lapurdiko 24 herriei eraginen die: Ahetze, Angelu, Arbona, Arrangoitze, Azkaine, Basusarri, Baiona, Biarritz, Bidarte, Biriatu,... [+]


'Superbotereak' liburua
Eskola-proiektuak izango dira mintzagai asteazkenean, Larraulen

Larraulgo eskolan da hitzordua, azaroaren 27an, 17:30ean. 'Superbotereak' liburuaren egile Koldo Rabadan ez ezik, hitzaurrea idatzi duen Nora Salbotx eta hainbat kide izango dira mahaiaren bueltan: Ainhoa Azpirotz (Hik Hasi-ko koordinatzailea), Irati Manzisidor... [+]


Lan istripu hilgarrien gaineko datuak estaltzea leporatu dio LABek Nafarroako Gobernuari

Azken astean sindikatuak 5 heriotzaren berri izan du eta dagoeneko 26 dira Nafarroan lanean hil egin diren edo beste erkidegotan beharrean zendu diren nafarrak. Alarma gorria pizteko moduko datuak LAB sindikatuaren iritziz.


2024-11-25 | ARGIA
Nazio auzia “erdigunean” ipintzeko eskatu du EH Bilduk, “jauzi” bat egin eta estatusaren eztabaida abiatzeko

Jendetza elkartu da Bilboko Casillatik abiatu den manifestazioan, Nazioa gara aldarrikatzeko. Buruan, EH Bilduko Mahai Politikoko kideak joan dira, eta atzeraxeagotik jarraitu diote ERC, BNG, CUP, Compromis eta Mes Per Mallorca alderdietako kideek. Ikurrinak, Nafarroako ikurrak... [+]


Gobernuarekin kritiko den ‘Haaretz’ egunkaria itotzeko neurriak hartu ditu Israelek, hura desagerraraztea helburu

Egunkariaren editoreak egindako adierazpen batzuen harira hartu du neurria Israelgo Gobernuak. "Netanyahuren erregimena krudela da eta apartheid-a ari da egiten", esan zuen Amos Shocken editoreak Londresen emandako hitzaldi batean, duela hilabete.


2024-11-25 | Jon Torner Zabala
EHUko errektoretzarako bozketaren atarian
Bengoetxeak eskatu du Ferreiraren hautagaitzaren “jardunbide irregularrak” ikertzeko

Asteartean, hilak 26, egingo dira EHUko errektoretzarako hauteskundeak. Kanpaina nahasia izaten ari da, eta, horren erakusgarri, Joxerramon Bengoetxearen taldeak eskatu izana "ustez Eva Ferreiraren hautagaitzako pertsonek edo ingurukoek egindako ekintzak eta kanpainako... [+]


2024-11-25 | Leire Ibar
Fronte Zabala itzuliko da boterera Uruguain, bost urteren ostean

95.000 botogatik gailendu da Fronte Zabala azaroaren 24an eginiko hauteskundeetan. Yamandu Orsi izango da Uruguaiko hurrengo presidentea, Álvaro Delgado eskuineko Alderdi Nazionaleko presidentegaiari aurre hartuta.


2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Eguneraketa berriak daude