Maindire beroen sekretuak

  • Emakumeen sexualitateaz hitz egitea erabaki du Tanttaka konpainiak lan berrian. Egiazko lekukotzak abiapuntu hartuta, adin ezberdineko bost emakumeren bizitzak josten dira Emakumeak izarapean izeneko ikuskizunean. Mireia Gabilondok zuzendu du martxotik euskal antzokietan ikusgai den lana.

    Burukiarekin hanka tartea igurzten duen bitartean printze batek bahitu eta zaldi gainean eramaten duela imajinatzea gustatzen zaio bati. Modu bortitzean besoetatik heldu eta atzetik ematen dion ezezagun bat du buruan besteak. Auzoko fruitu saltzailearekin ditu fantasia erotikoak beste batek, eta gorri-gorri eginda irteten da egunero haren dendatik, hark zerbait antzemango diolakoan. Horiexek Tanttakak eszenara eraman dituen pertsonaietako batzuen fantasia sexualak. Emakumeak izarapean erakutsi nahi dizkigute, sexua nola bizi duten adierazteko eta haren bidez haien bizitzaz zertxobait gehiago jakiteko. Sexua aitzakia hartuta emakumeen sentimenduez mintzo da lana: maitasunaz, desioez, beharrez, beldurrez. Umoreak eta bizitzaren garratzak zipriztintzen ditu puzzle baten moduan eraikitako istorioak.
'Emakumeak izarapean' antzezlaneko bi aktore
Duela lau urte sortu zen ideia. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antzezlanen idazketarako ematen dituen diru-laguntzak direla medio. Mireia Gabilondok, Lurdes Bañuelosekin batera laguntza hori eskuratu eta emakumeen sexualitateaz idaztea erabaki zuen. Errealitatera ahalik eta gehien gerturatu asmoz Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroan ia 400 emakumeren lekukotzak bildu zituzten, Clara Perez kazetariaren laguntzaz, eta guztiei zera galdetu: Zer gertatu zaizu, ez gertatu izana nahiago zenukeena? Eta zer nahi duzu gertatzea eta oraindik ez zaizu gertatu? Bildutako erantzunak inspirazio bilakatu ziren, eta testu dramatikoa idazteari ekin zioten. “Urtebetez aritu ginen testua lantzen. Eta ondoren hantxe gelditu zen kaxoian, ia hiru urtez. Duela gutxi kaxoia berriro ireki nuen arte. Zuzenketatxo batzuk egin eta muntatzeari ekin genion” dio Mireia Gabilondok, antzezlanaren zuzendariak.

Gabilondo antzerkira itzuli da lan honekin, azken boladan telebistan –Martin telesaila (ETB1)– eta zinean –Kutsidazu bidea, Ixabel– aritu baita batez ere. Kukai dantza taldearen bi lanak –1937, gogoaren bidezidorretik eta Otehitzari biraka– ere berak zuzendutakoak dira, Tanttakarekin ekoizpen partekatuan. Gogoz heldu dio zuzendariak antzerkirako buelta honi, testuan eta aktoreen lanean oinarritutako lanari. Lan prozesua ez dela batere zaila izan aitortzen du, oso garbi baitzituen hasieratik ikuskizunaren nondik norakoak. Lan taldean ere eroso sentitu dira: “Ia denak aspalditik ezagutzen nituen, elkarrekin lan eginak gara, eta beraz, oso eroso sentitu naiz. Zuzendari gisa taldeak niregan konfiantza izan du eta hori garrantzitsua da”.

Bost emakume, bost mundu

Agertokian egurrezko leiho luze ederrak. Antigoaleko etxe handi zaharra iradokitzen dute. Usuenik Tanttakan zuzendari aritzen den Fernando Bernuesek diseinatu du eszenografia, Edi Naudorekin batera. Espazio zabal eta goxoa sortu dute, errealitatearen eta ametsaren artean dagoen gunea.

Sei dira guztira eszenan ageri diren aktoreak. Bost emakume eta gizonezko bat.

Ikuslearentzat ezagunak dira guztiak ere: Pilar Rodriguez beteranoa –besteak beste Tanttaka, Txalo eta Hika taldeekin lan egindakoa–, Teresa Calo –konpainia askorekin aktore aritua, eta antzerki idazlea–, Sara Cozar –Goenkaleko aktore eta antzerkian zenbait lanetan aritutakoa–, Beatriz Martinez de Antoñana –Porpol konpainian eskarmentatua–, eta Aitziber Garmendia –Martin telesailean aritzeaz gain hainbat antzezlanetan parte hartutakoa–. Asier Hernandezi egokitu zaio aurreko bost emakumeek bidean topatzen dituzten gizonezko guztien rolak betetzea. Sendo nabari dira aktoreak ikuskizun guztian zehar, eta ederki islatzen dituzte generazio ezberdinetako emakumeak. “Lan minimalista da estilo aldetik”, dio zuzendariak, “aktoreak biluztuta ikustea nahi genuen”.

Antzezlana eszena laburrez osatua dago, eta bost istorio nagusiak zatika azaltzen zaizkigu, elkarrekin gurutzatuta. Formula horrek bizitasuna ematen dio hasieran obrari, nahiz eta bukaera aldera nahiko errepikakorra ere bihur daitekeen. Dena den, hasieratik bukaerara oso modu atseginean gidatzen da ikuslea proposatutako pertsonaia eta istorietan barrena.

Musikak eszenen arteko lotura horretan asko laguntzen du. Konpainiak normalean bere lanetan musika originala erabiltzen badu ere, oraingoan abesti ezagunak erabiltzea erabaki du: “Irratiko musikak balira bezala da. Bizitzan askotan gertatzen da, momentu berezi batean irratian edo tabernan musika bat baldin bazegoen, musika horrek momentu hori gogoraraziko dizu aurrerantzean”.
Musikak lehen planora jauzi egiten du, esaterako, bost emakumeek euren fantasiak publikoarekin partekatzen dituzten eszenan. Euren izara beroetan galtzen garela, Ave Maria ezagunak betetzen du oholtza gaina. “Freud kontsultatu beharko nuke zein lotura dagoen ikusteko!”, dio Gabilondok barrez, “Garbi dago konnotazio erlijisioa duela, baina niretzat antza konnotazio sexuala ere badu. Jende askori deitu dio atentzioa momentu horrek”.

Euskal eszenan oso ohikoa ez den gaia ekarri du Tanttakak oraingoan, eta ikuslearen erantzuna nolakoa izango den jakiteko irrikan daude: “Inoiz ez dakizu lan batek zein harrera izango duen, hori bai dela misterioa!”. Antzezlanaren helburuetako bat gaia bera normalizatzen laguntzea bada ere, bada beste helbururik: “Antzokitik jendea pozik irtetea nahiko genuke, bizipozarekin. Dagoen puntuan dagoela ere, gogo batekin irtetea, gozatzeko, dela bikotearekin dela bakarrik. Desioa piztea nahiko genuke”.

Martxoan Eibarren euskaraz eta gazteleraz estreinatu zuten lan hau eta Euskal Herrian barrena aurkezten ari dira orduz geroztik.
Tanttakako kideak momentu goxoan daudela aitortu dute, eta lana ez zaie falta. Berreskuratu berri dute El florido pensil sonatua, eta aretoetan ikusgai dituzte Ezezaguna helbide honetan eta Kukairekin eginiko bi dantza ikuskizunak ere: 1937, gogoaren bidezidorretik eta Otehitzari biraka. Gainera Tentazioa ekoizpen etxeko kide izanik, telebista eta zineman ere lanak egiten dituzte: “Ikus-entzunezkoetan lan askorekin gabiltza, bai. Zoritxarrez horretatik bakarrik bizitzea oso zaila den arren, antzerkira itzultzea gustuko dugu beti, oso gustura aritzen gara, oso gozagarria da eta”.

Azkenak
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Euskal Irratiak
Mikel Epaltza
“Nire etxea utzi nuen ETAk nazioarteko begiraleen esku armak utz zitzan”

Atxik Berrituz giristino taldeak Kristauak Euskal Herriko bake prozesuan liburua argitaratu du Maiatz argitaletxearekin. Giristinoek euskal bake prozesuan zer nolako engaiamendua ukan duten irakur daiteke, lekukotasunen bidez.


Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko... [+]


Iñaki Bakero (Erriberan Euskaraz)
“Batzuek ez gaituzte hemen nahi, baina bagaude”

Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta


Aguraingo Udalak atzera bota du 50.000 plaka fotovoltaiko instalatzeko proiektua

EH Bilduk aurkeztutako mozioa onartu dute osoko bilkuran. Udalak egitasmoa sustatzen duen enpresari, Cañaveras Solarri eskatu dio proiektuak ez ditzala hartu balio estrategiko handiko gisa kalifikatutako nekazaritza lurrak, eta gune populatuetatik gutxienez 500 metroko... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


Eguneraketa berriak daude