argia.eus
INPRIMATU
Izenak
2013ko maiatzaren 03a

Pilar Belzunzek Espainiako Kulturaren Montblanc saria jaso du, Chillida Leku museoaren eta fundazioaren bitartez Eduardo Chillidaren lana hedatzen laguntzeagatik. Eskultorearen emazteak luma estilografikoa eta 15.000 euro jaso zituen sari moduan. Sariaren zenbatekoa Legazpiko Lenbur fundazioari emango dio Belzunzek, Euskal Herriko Industriaren Ondarea eta Memoria berreskuratzeko egindako lanarengatik.

 

Pablo Sastrek Gauzen presentzia liburua kaleratu du Elkar argitaletxearen Eztabaida sailean. Sastrek egungo gizarteaz gogoeta egin du objektuen eta haien erabileraren bitartez.

 
 

Nicanor Zabaleta harpa-jotzaile donostiarra eta Domenico Scarlatti musikari italiarra izango ditu ardatz abuztuaren 6an hasiko den Donostiako Musika Hamabostaldiaren 68. edizioak. Errusiako musikak ere tarte berezia izango du egitarauan.