Etxebizitzaren kate luzea

  • Gure gurasoen garaian zapalketa politikoa zen, langileak ezin ziren kexatu ere egin berehala baizuten polizia edo goardia zibila egurra ematen; “gorriak”, langileen eskubideak exijitzen zituzten pertsona haiek, itzalean egon ohi ziren denbora luzez. Gure belaunaldia langabeziaren mamuaren beldur hazi zen, ezagutu izan dugu herri honek urte askotan izan duen langabezi tasarik altuena eta egoera horretan oso gutxi animatzen ziren baldintza hobeak errebindikatzera, “nahikoa dugu lana izanda”.

    Orain, berriz, langileak antolatzeko aukera handiagoak daude, eta langabezia murrizten ari da urtez urte, Euskal Herriko zenbait eskualdetan ia desagertu arte. Baina bada gizartea, gazteak batik bat, estuki lotzeko bide berri gehiago. Lana bada, baina sarritan nahiko era kaxkarrean ordainduta; izan ere, gastua, eguneroko bizimoduan egon da aldaketarik handiena azken urteotan.
Xabier Etxaniz Erle
Alex Larretxi
Ikasketak amaitu eta Unibertsitatean lanean hasi nintzenean, duela 23 urte, 60.000 pezeta irabazten nituen hilero (360 euro). Diru horrekin gurasoen etxetik irten, neskalagunarekin bizitzen jarri eta bion soldatarekin ondo bizitzeko modua genuen. Gaur egun, aldiz, bizimodua garestiagoa izanda ere, bada ezberdintasun nabarmena: etxebizitza.

Gurasoen etxetik irten nahi duen gaztea, bere bikotekidearekin –edo bakarrik– bizi nahi duen gaztea etxebizitzaren kate luzeak harrapatuta bizi da. Hipotekek ez dute soldataren zati bat bakarrik kentzen, hipotekek askatasuna kentzen digute. Nork egingo dio aurre nagusiari, enpresa buruari, etxea jokoan duenean? Nork egin dezake hainbat egunetako greba, hilaren bukaeran jateko gurasoen etxera joan behar duenean? Nork erabakiko du familia izatea 40 metro karratuko etxe batean? Edo nor bereizten da, bereiztu ondoren alokairu bat ordaintzeko dirua ez duenean? Hipotekek, etxebizitzen prezio zoro horiek, gure bizitza hipotekatzen digute.

Aspaldian ez da egon gazte langileak mantsotzeko aukera hoberik, nor bere etxean eta bere kontuetan murgiltzeko parada egokiagorik. Baina, azken hogei urteotan etxebizitzak izan duen prezio igoera honek apur-apurka gizarteko arlo askotan du eragina; gero eta seme-alaba gutxiago omen dugu, asteburuetako parrandak ere murrizten ari gara, erosketak egiterakoan gero eta gehiago begiratzen zaio prezioari –interes igoera bakoitzean apur bat gehiago–, eta gastua kontrolatzen dugu, garrantzitsuena eutsi, eta osagarria baztertu; jatekoa bai, baina liburua, esaterako, ez. Izan ere, kultur mundura, harreman pertsonaletara, lan baldintzetara eta beste mila txokotara iristen baizaigu etxebizitzaren kate luzea.

Azkenak
Harrera premia aurreikusiz Zumeta margolaria

Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]


Trump-ek distentsio nuklearra eskaini die Errusia eta Txinari

Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.


Sexu jazarpena leporatu dioten EHUko irakaslea eskoletatik kanpo utzi du errektoretzak

EHUko Errektoretza Taldeak hedabideetara igorritako ohar baten bidez jakinarazi du neurria: "Unibertsitateak baieztatzen du salatu duten irakaslea jada klaseetatik at dagoela eta ez dela fakultatera joango kasua argitu arte".


AHT Hego Euskal Herrian: 15.000 milioi euroko inbertsioa Irunera abiadura handian iristeko?

Abiadura handiko trenaren aurkako manifestazioa egingo dute Iruñean larunbat honetan AHT Gelditu plataformak deituta, 12:00etan Diputaziotik abiatuta. Castejon eta Iruñea arteko trenbidearen eraikuntza lanek aurrera jarraitzen dute eta Espainiako Garraio... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


2025-02-14 | ARGIA
Adin txikiko beisbol jokalari bati musu emateagatik entrenatzaile bat kondenatu dute

Adin txikiko neskak 2023an salatu zuen entrenatzaileak hiru aldiz musukatu zuela bere baimenik gabe. Nafarroako Probintzia Auzitegiak Iruñeko epaitegiak ezarritako zigorra baieztatu du. Entrenatzaileak ezingo du harreman zuzenik izan adin txikikoekin inongo lanbidetan eta... [+]


2025-02-14 | dantzan.eus
Inauteriak 2025 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak urtarriletik dabiltza martxan, Malerrekakoak etorri dira segidan eta pixkanaka han eta hemen ospatu dira inauteri festak. Aurten, ordea, data nagusiak berandu datoz oso; Kandelaria egunean Hartza esnatu zen, baina ilargiari begiratu eta beste pixka... [+]


2025-02-14 | Euskal Irratiak
David Gramond
“Gizartea beldurrarazteko baliatu zuten tortura, militantziari uko egiteko”

Otsailaren 13a Torturaren Kontrako eguna izanki, Euskal Herriko Torturaren Sareak gutun publiko bat igorri du. Poliziek torturatu euskal jendeen lekukotasunak bildu, eta aitortza egiteko xedea du sare berri horrek Euskal Herri osoan. Torturatuak izan diren 5.000 pertsonei... [+]


2025-02-14 | Sustatu
Itzulinguru ikerketa: itzulpen automatiko aurreratuak nola eragiten dio euskarari?

Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]


2025-02-14 | Gedar
Munichen, manifestazio sindikal bat harrapatu eta gutxienez 21 pertsona zauritu ditu gizon batek

 Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.


Gizon bat atxilotu du Guardia Zibilak Amurrion, hildako bi agenteren kontura sare sozialetan barre egitea egotzita

"Polizia hila, baratzerako ongarririk onena" idatzi zuen atxilotuak sare sozialetan, eta lau milioi jarraitzaile baino gehiago ditu bere profilak, Guardia Zibilak azaldu duenez.


Iruñeko Laba, agur labur bat, irailean indarberrituta itzultzeko

Larunbat honetan itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz... [+]


Osasunbideak erizain lanpostu bat kendu du Erronkariko bailaran

Amparo Viñualesek, Erronkariko alkateak, salatu du Erronkariko, Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko kontsultategiek arreta txikitu beharko dutenez prebentzioan eragingo duela.


Ernaik Berriozarren egingo du Gazte Topagunea, apirilaren 17tik 20ra

Berriozarren (Nafarroa) egingo da Gazteon eskutik lelopean, antolakundearen ustez gero eta gazte gehiagok egiten dutelako bat independentziaren aldeko borrokarekin. Topagunea "ekimen soil bat" baino gehiago dela aldarrikatu dute: "Euskal Herriko txoko... [+]


Eguneraketa berriak daude