argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
2013ko maiatzaren 03a

Toriako espainiarrik garrantzitsuena hautatuko dute aurki Antena 3 telebista kateko saio batean. Kateak ez du oraindik jakinarazi saioaren data, baina hilabete honetan izango dela dio webean.

Antzeko saioak egin dira lehenago beste herrialde batzuetan. Frantzian Charles De Gaulle hautatu zuten, Holandan Pim Fortuyn ultraeskuindarra, AEBetan Ronald regan eta Erresuma batuan Winston Churchill. Beraz, XX. mendeko agintari politikoak dira nagusi.

Horregatik Espainian Francisco Franco faboritoen artean egon daiteke. Ez litzateke aukeratutako lehen diktadorea izango, Portugaleko telebista publikoan Antonio de Oliveira Salazarrek lortu baitzuen lehen postua. Alemanian Adolf Hitler zerrendatik kanpo uztea erabaki zuten, baina Espainian ez da horrelako betorik izango; Franco 100 finalisten artean dago (besteak beste, Chillida, Unamuno, Elkano, Telmo Zarraonaindia eta Miguel Indurain euskaldunekin batera).