Sexua bizitzeko bost (milaka) manera, bost (ehunka) emakumek kontatuta

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Obra: Emakumeak izarapean
Egileak: Lurdes Bañuelos / Mireia Gabilondo
Aktoreak: Teresa Calo, Sara Cozar, Aitziber Garmendia, Pilar Rodriguez eta Asier Hernandez
Eszenografia: Fernando Bernués
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Ekoizpena: Tanttaka Teatroa
Lekua eta eguna: Zelai Aristi aretoa (Zumarraga), 2007/04/13

Bost adin eta bost gizarte maila ordezkatzen dituzten emakumeak dira Emakumeak izarapean obrako protagonistak. Sexua –eta haren ausentzia– bizi eta sufritzeko hamaika manera erakusten dituzte, isiluneek nabarmendutako eszena itogarriak eta barrea eragiten duten pasadizoak tartekatuz. Oro har, antzezlan osoan zehar oreka egokia lortzen da, eszena eta eszena artean musika ederki baliatuz. Agian, ikusle batzuek komedia ukituko pasarte gehiago egotea nahiko lukete, besterik ez bada, Aitziber Garmendiak antzeztutako pertsonaia saltseroaren ateraldi eta keinuez luzeago gozatzeko. Baina zenbaitzuk uste genuenaren kontra, Emakumeak izarapean ez da komedia hutsa. Sexu kontuak ez baitira beti irri egiteko motibo, ezta gutxiago ere. Eta hori ederki islatzen du antzezlanak.

Bost emakume dira protagonista. Baina ikusle guztiak identifikatuko dira emakume horiek esandako zerbaitekin edo bizi duten esperientzia batekin. Sexua –eta maitasuna– guztiok buruan dugun zerbait delako. Buruan, baina ez ezpainetan. Hori da obraren helburuetako bat. Sexuaz hausnartu eta hitz egin dezagun bultzatzea. Ez dakigu lortuko duen. Hitz egitearena diogu.

Hausnartzearena ziurrenik bai. Hamaika koloreko ispiluak ageri dira obran, eta ziur horietako batean (gutxienez) zuen aurpegia islatuta ikusiko duzuela. Hamaika koloreko ispiluak, kolore zuria nagusi den eszenatokian. Leiho handien zuria, izaren eta burukoen eta aulkien zuria. Eszenografia sugerentea osatzen dute gauza horiek guztiek. Azpimarratzekoa da, bestalde, Aitor Hernandezek betetzen duen papera. Paperak. Senarra baita, terapeuta, fruta saltzailea, apaiza, taichi irakaslea… eta zuzen betetzen ditu guztiak, erregistro batetik bestera abileziaz salto eginez.

Bost emakume dira protagonista. Baina antzezlanak 350 euskal emakumek sexu harremanen inguruan egindako aitorpenak ditu oinarri; 350 emakumeren artean egindako galdeketa bereziak. Ez dakigu kopuru horrek (edo gaiak) gizonezkoren bat kikilduko zuen edo zer, baina Pilar Rodriguez aktoreak obrari buruz esandako zerbaitek harritu egin gaitu: "Emakumeak izarapean ez dago gizonen aurka idatzita". Obra ikusi ostean gizonezko bakar batek hala dela pentsatzen badu, gaiari buruz uste baino gehiago hausnartu beharko dugu.

Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude