argia.eus
INPRIMATU
Bera nor den jakin nahi duen mutikoaren ezuste polita
  • Gianni Rodari ::Nor naiz ni?

    Ibaizabal

    orrialdeak ::36

    prezioa ::7.95€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Nor naiz ni?'
Bost urtetik aurrerakoentzako kontakizun honek Toto du protagonista. Nor naiz ni? Horixe da mutikoak amari, arrebari, eta aurrean harrapatzen duen guztiari egiten dion galdera. Poliki-poliki, bere buruaren garrantziaz ohartzen hasten da. Izan ere, besteek esaten diotenaren arabera, bera semea-haurra-neba-lehengusua-biloba-ikaslea eta laguna da. Baita txirrindularia ere. Eta hori gutxi balitz, polizia batek esan dioenez, oinezkoa ere bada; eta autobus gidariak azaldutakoaren arabera, bidaiaria ere bai.