argia.eus
INPRIMATU
Globalizazioaz bi tesi kontrajarri
  • Jose Luis Sampedro ::Merkatua eta globalizazioa

    Elhuyar

    orrialdeak ::94

    prezioa ::12€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Merkatua eta globalizazioa'
José Luis Sampedro katedradunak egitura ekonomikoak irakasgai ditu bere ohiko jardunean. Oraingoan, 2002ko otsailean munduko etorkizunari buruzko planen gainean Ameriketan gertatu ziren bi Foro kontrajarriren funtsak azaldu ditu Elhuyarrek kaleratutako liburu honetan. Santiago Sequeirosek eginiko marrazkiekin plazaratu du Sampedrok Merkatua eta globalizazioa. New Yorken egindako Foro Ekonomikoan gai finantzieroetan arreta jarriz defendatu ziren globalizazioaren aldeko tesiei, munduko gizarte arazo gori-gorienak eztabaidatuz Porto Alegren (Brasil) egin zen Foro Sozialean agertu ziren tesien funtsa kontrajartzen die. Helburua: globalizazioa deitzen den auziaren aurrean irakurleak zer erabaki jakiteko nahikoa mami izan dezala.