argia.eus
INPRIMATU
LANG(h)ileEI jarriak
  • I

    Zuri beltz zeluloidea
    grisa da gure airea
    ogibidea benetan
    ote da bizibidea?
Nerea Elustondo 2013ko maiatzaren 03a
Nerea Elustondo
XDZ
II

Andamioan behargin
arnesik gabeko goming.
Biziak grabitatea
ezin izan du ekidin.


III

Produkzioko estresa
esperientzia ta presa...
Mandrinadorak bizi bat
zulatu du ez pieza.


IV

Dinamita ta suzia
"sorpresazko" lubizia.
Lurrak irentsi du beste
langile baten bizia.


V

Motozerren poderio
osteko azken txilio...
Ebaki duen arbolak
bizia ebatsi dio.


VI

Putzu, batxe, kurba, lohia.
Presakako maratoia.
Errekan gelditu dira
bizi bat ta kamioia.


VII

Itsasoan dena gandu
porturatzeko berandu
arrantzalean bizia
olatuak eraman du.


VIII

Kablea habeari tenk
energiak joana laket...
Bizia erraustu dio
deskarga elektriko batek.


IX

Patronala, patronala,
jauntxo prestu, kanibala.
Tamalez bizia ere
zera da... ebentuala.


X

Normatiba, legedia,
nagusi, langileria...
Bizia geure esku dago...
edo ta ez da egia?