argia.eus
INPRIMATU
Bihotz oneko astakiloa
  • Iñaki Zubeldia ::Josu Azalaren abenturak

    Ibaizabal

    orrialdeak ::190

    prezioa ::9.80€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Josu Azalaren abenturak'
Bidanian sortutako mutil.jator baina alproja samarraren bizitzaren gainean idatzi du Iñaki Zubeldiak Josu Azalaren abenturak. Haurtzarotik hasi eta Arantzazuko komentuan pasa zituen urteetan gertaturiko pasadizoz osatutako liburu hau hamar urte inguru dituzten neska-mutikoei begira egina da. Batzuetan astakiloa bada ere, bihotz onekoa eta lagunen laguna izaten ondotxo dakien mutikoa dugu Josu Azala. Gertatzen zaiona da gorputzez sendoa dela, eta hark ez duela ez nekerik eta ez beldurrik sekula sentitzen, eta jakina, batzuetan haren inguruan dabiltzanek sufritzen dituztela bere astakerien eta kirtenkerien ondorioak. Izan ere, Josu Azalaren ondoan abentura eguneroko ogia da. Jakin nahi al duzue, adibidez, burugogorra izateagatik nola irabazi zituen 500 pezeta? Bada, liburua irakurtzea besterik ez duzue.