argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2013ko maiatzaren 03a

Joxe Manuel Odriozolak erabili.com-en esanak: “(..) nik uste dut estrategia abertzale guztiek bat egiten dutela funtsezko auzi batean: alegia, abertzaletasunaren adar bakar batek ere ez ditu, nik dakidala, bere jardunaren muinean, nazio-proiektuaren ardatzean, herri euskaldunaren interes soziolinguistikoak txertatzen eta aldezten. Nazio-eraikuntza ez da alderdi abertzaleentzat euskarazko jarduna: nolabait esan, hizkuntza menderatzailearen eskuak eraikiko luke balizko euskal herri burujabearen eraikina”.

 

Bilboko Orkestra Sinfonikoak Bilbon eskaini berri duen familientzako ekitaldiari buruz, Tiraka blogean: “Euskal Herriari buruzko irudi zaharkitua ematen zuen, pertsonai euskaldunak arlote hutsak eta hizkuntzen tratamenduan ere ez zuen bat ere asmatu. (...) Ipuina kontatzeko euskara eta gaztelania nahasten ziren, politikariek egiten ohi duten antzera, eta, nola ez, gaztelaniari nagusitasun osoa eman zitzaion”.