Aldakien emana

  • Klonazioaren emaitza, klona, kopia ezin hobea, biribila! Amaieraren abiera den aldakia. Klonazioa animaliotan duela urte batzuk, den mendrena landareenaren garaitik. Nekazaritzaren hasieran bertan sortuko ziren klonak; bale, hazitik sortuko zituzten landareak, jakina, baina aldaxkak, puskak, herrestadarrak… naro aldatuko zituzten natura ihakindatuz. Neolitoa berri zen garaietako teknika, Asia aurreratuan bezalaxe hemen, milaka urte geroago izatea…
Zorroztearen puntta, klonazioaren eboluzioaren gailurra da txertatzea, da mentatzea, da sestratzea, da eztitzea, da enpeltatzea. Txinan ezaguna da Feng Li baten kondaira, duela zazpi bat mila urte txertoz sortutako landareak saltzen omen zituen. Gure mundu aurreratuan txertoen aipamen zaharrena Hesiodok egiten du, duela hiru mila urte eskas; gero Aristotelesek, Teofrastok… garaiko teknikak zehatz azalduz aipamen ugari bada. Geurera muxika, gaztaina, intxaurra eta abarrekin batera erromatarrek ekarriko zuten, noski edo, abildade honen eskola. Ordura arte basatiak ziren barietateak txertorako, klonaziorako, aukeratuz abiatutako hobetzea etengabekoa da, bihar ere.

Txertatzea, klonatzea baita. Txertoak landare jakin bat sekulakotzen du eta horrexegatik da naturaren kontrakoa. Naturak hazia du ugalbide, sexuen nahasketatik sortutako etorkizuna, alegia. Nahasketa honek etengabe landare berriak sortzen ditu, inoiz izan ez diren berriak. Eta hori da etorkizunari aurrea hartzea, etor daitekeen edozein bizi baldintza dela ere irauteko behinik gai izango diren barietateak izatea; zenbat eta mota gehiago orduan eta espezie horrek irauteko aukera gehiago. Guk emaileenak, ezin hobeak diren bakan batzuk txertatu eta barietateak galdu eta galtzen utzi eta utzikerian bapo. Zenbat eta aldaera eta barietate gutxiago eta gure etorkizuna motzagoa… Ezin hobearena, hobetu ezin denarena amaia baita. Geure buruaz huts egiteko autobidean, gozamenaren pariztaz, hiltzailearen muzinaz.

Azkenak
Denboraren harrizko gurpila Iruñeko katedralean

"Pictura est laicorum literatura", utzi zuen Umberto Ecok idatzita, Il nome della rosa eleberrian. Irudien bidez mintzatzen da herria, hitzez baino maizago. Artearen funtzio narratiboa nabarmena da Erdi Aroko irudietan, egungo begiekin zail gerta daitekeen arren haiek... [+]


Sare sozialak
X utzita, nora joko dugu orain?

“eXodoa” gertatzen ari da egunotan sare sozialetan. Erabiltzaile ugarik X plataforma uztea erabaki –Elon Musk enpresariaren eskutik izandako eboluzio “toxikoaz” kokoteraino– eta Mastodon edota Bluesky-ra egin dute jauzi. Proiektu horiei begira... [+]


Ertzaintzaren euskarazko arreta bermatzeko eskatu dio Arartekoak Jaurlaritzari

Ertzain patruila batek hizkuntz tratu desegokia eman diela salatu dute Donostiako bi herritarrek. Isuna jaso zuten, behin eta berriz euskaraz artatuak izateko eskatu ondoren. Arartekoak kargu hartu dio Ertzaintzari.


Teknologia
Oinak lurrean

Interneten Willow hitza bilatzerakoan oraindik txikitan ikusi nuen pelikula baten izenburua agertzen da. Fantasiaz beteriko pelikula hartan, Willow izeneko gizon txiki batek, protagonistak, mundua eraldatu zuen, erresuma zapaltzaile batetik herritarrak askatuta. Google-k Willow... [+]


Materialismo histerikoa
Zuentzat

Araiak esan dit zuei idazteko. Esan dit, utzi baino lehen (aurten egingo dut), nire testu bat eraman nahi dizuela, nik ez dizuedala inoiz eraman, eta merezi duzuela, harro sentituko zaretela nitaz. Ezin da horrelako aukera bat galtzen utzi. Ez dakit jada esan ez dizuedan zer... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


Alerta laranjak

Valentziako tanta hotzaren kudeaketa txarrak aldaketa ekarri du muturreko eguraldiagatik izan daitezkeen alerten inguruan, “neguko” lehenengo denboraldian agerian geratu den bezala. Hego Euskal Herrian ibaiek gainezka egingo zutelako mehatxuaren aurrean, hainbat... [+]


Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


2024-12-18 | Jesús Rodríguez
Borroka aro berria Herrialde Katalanetan

2011. urtean M-15eko mugimendu indartsua lehertu zen, Kataluniako Gobernua ataka estuan jarri zuena. Besteak beste, orduko hartan Polizia Bartzelonako Katalunia plazako kanpaldi suminduari oldartu zitzaion, eta parlamentua setiatu zuten ekintzaileek, Artur Mas presidentearen... [+]


Izar Mendiguren. Saltsa berrietan beti
“Ni euskaraz bizitzeak ez du esan nahi beste hizkuntzei eta kulturei ateak ixtea”

Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]


Eguneraketa berriak daude