argia.eus
INPRIMATU
Irakurri, Gozatu eta Oparitu
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 03a
Izen hori duen egitasmoa jarri du abian Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak. Hainbat euskara elkarte, udal liburutegi eta liburu denden laguntza izango du. Erabiltzaileek 100 liburu izango dituzte udal liburutegiko apalategian aukeratzeko, horietatik 90 herri guztietan berdinak izango dira, Patxi Zubizarretak aukeratutakoak, eta beste 10ak herri bakoitzean aukeratuko dira. Irakurritako liburua uzterakoan, irakurleak norbaiti oparitzeko deskontu txartela jasotzeko aukera izango du. Egitasmoa hasi berria da eta hiru hilabete iraungo du.