Goihata.com web gunean dago hiztegia. Itzulpengintza, interpretaritza eta Japoniari buruzko aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa baten web gunea da. 20.000 sarreratik gora ditu eta japonieraz hiru alfabetotan begira daitezke hitzak; kanji alfabetoan (idazkera tipikoa), kana alfabeto silabikoan eta romanji alfabetoan (japonieraz ahoskatzen dena alfabeto erromanikoan idatzia). Hitzak kontsultatzeaz gain, norberak sartu ere egin ditzake.