argia.eus
INPRIMATU
Mozorro eta zomorroen lotura
  • Juan Antonio Urbeltz ::Danzas morris, origen y metáfora

    Pamiela

    orrialdeak ::214

    prezioa ::18.75€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Danzas <em>morris</em>, origen y metáfora'
Folkloreko dantzen atzean ezkutatzen den sinbologia ugaria aztertu ohi du Juan Antonio Urbeltzek. Pamiela argitaletxearen eskutik plazaratu duen Danzas morris, origen y metáfora liburuan tesi iraultzailea azaltzen du: bere ustez gizateriak milaka urte daramatza inauterietako mozorroak erabiltzen eraso ohi duten zomorroen izurriteak saihestu ahal izateko. Ingalaterrako Morris man-en kaskabilo-soinua eta Ituren eta Zubietako inauterietako isopuak eta joareak ditugu teoria honen adibide. Urbeltzentzat, Lantzeko zaldikoak oti izurritearen irudikapena baino ez dira. Eta gauza bera gertatzen da Zuberoako zamaltzainarekin. Miel Otxin, bestalde, zomorro izurrite hauen ondoren datorren gosearen irudikapena litzateke.