argia.eus
INPRIMATU
Domenja de Oñate
  • Kari Hotakainen ::Camino de trincheras

    Meetok

    orrialdeak ::336

    prezioa ::19€

Pilar Iparragirre 2021eko ekainaren 30a
'Camino de trincheras'
Finlandia saria eta Europako Iparraldeko Kontseiluarena eskuratuak ditu Kari Hotakainen (1957) idazle finlandiarraren Camino de trincheras eleberri umoretsuak. Eztabaida bizi batean bere emazteari aurpegian jotzen dion ukabilkada baten ondorioak jasaten ditu protagonista nagusiak. Ordurarte etxeko gorabeherez eta daukaten alaba txikiaren zaintzaz bera bakarrik arduratu bada ere, kolpea jasan orduko, emazteak haurra hartu eta utzi egingo du, dibortzioa eskatzeko erabaki sendoarekin. Lur jota, bere familia berrosatzeko planari ekiten dio gizonak: zer eskatzen zion beti emazteak? Bere ametsetako familia bakarrentzako etxea aurkitzeko! Eta horren atzetik abiatuko da itxaropentsu, horretarako dirudik ez daukala ahaztuta, eta higiezinen agentziek zein altxor haien jabeek jartzen dizkioten oztopoei muzin eginez.