argia.eus
INPRIMATU
Lo egiteko garaian ezkutaketan jolastu nahi duenari gertatua
  • Cyril Hahn ::Bubuk ez du lorik egin nahi

    Ibaizabal

    orrialdeak ::14

    prezioa ::14.50€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Bubuk ez du lorik egin nahi'
Ezusteko polit askoak izango ditu Bubuk ez du lorik egin nahi esku artean hartzen duenak, makina bat sorpresatxo ezkutatzen baititu barruan. Lo egiteko garaian ezkutaketan jolasteko gogoa duen mutiko bati gertatutakoa azaltzen du. Lagunen bila hasiko da, eta inork ere ez dio erantzungo. Zergatik? Oihaneko beste guztiak seko lo daudelako. Lagun den-denak ezkutatu zaizkio: harkaitz baten azpian, zuhaitzaren enborrean, sasiarteetan... Azaltzeko eskatzen die, baina oso garbi dago berak aurkitu beharko dituela.