Rasputin eta aspirina

  • San Petersburgo, 1905. Errusiako tsarraren seme bakar Alexis Nikolaievichen hemofilia larritzen ari zela eta, tsarinak Grigori Rasputin ekarri arazi zuen Romanov sendiaren jauregira. Anna Viruboba lagunak gomendatu zion tsarraren emazteari Siberiako mistikoaren sendatzeko ahalmenaz baliatzea. Oinordeko gaztearen osasunak berehala egin zuen hobera. Eta Rasputin Romanov dinastiaren azken urteetan eragin handiko pertsona bilakatu zen.

    Ikerlari batzuk uste izan dute hipnosia erabiliz lortu zuela Rasputinek Alexis Nikolaievichen osasun egoera hobetzea. Baina “mirakuluaren” arrazoia askoz sinpleagoa da. Rasputinek ez zuen ezertxo ere egin. Sendatzeko bide bakarra otoitza zela uste zuen; horregatik, ez zion haurrari inolako sendagairik eman, eta gorteko medikuen ordu-arteko tratamenduak ere eten zituen.
Medikuek droga berri bat eman zioten printzeari: azido azetilsalizilikoa, hau da, aspirina. Berez, sahatsaren azalaren, hostoen eta izerdiaren onurak aspaldi ezagutzen ziren. K.o. I. mendean sukarra eta oinazea leuntzeko erabiltzen zuten dagoeneko. Baina azido salizilikoaren azetilazioa ez zen 1853a arte lortu; Gerhardt kimikari gazteak egun erabiltzen dugun aspirina sortu zuen. Gero, Felix Hoffmann-ek azetilazioa maila industrialean egitea lortu zuen, eta 1899 otsailaren 10ean enpresa aleman batek merkaturatu zuen.

Aspirinak odolaren koagulazio prozesua geldotzen du eta, ondorioz, kalte egiten die hemofilikoei. Huraxe izan zen Rasputinen “mirakulua”: ez zekien azido azetilsalizilikoak printzeari kalte egiten zionik –egun, aspirinaren mekanismoak ez dira oraindik ondo ezagutzen–, baina medikuen esanei muzin eginez, nahi gabe, mesede handia egin zion tsarraren semeari.

Zalantzarik ez da 48 urte bete baino hamar egun lehenago Rasputin osasuntsu zegoela. 1916ko abenduaren 31n, Felix Yusupov printzeak eta Dmitri Pavlovich Romanov tsarraren lehengusuak siberiarra hiltzeko ahaleginak egin zituzten, zerbitzu sekretu britainiarren laguntzarekin. Lehenik zianuroa bota zioten txokolatean, baina pozoiak ez zion esperotako kalterik egin. Horregatik Yusupov printzeak tiro egin zion. Baina Rasputinek bizirik jarraitzen zuen. Orduan buruan kolpe bate eman eta Neva ibaira bota zuten. Kolpeak ere ez zuen akabatu; gerora egindako ikerketek frogatu zuten itota hil zela. Ederki kosta zitzaien bizi guztian aspirina bat bera ere hartu ez zuen gizona garbitzea.

ASTEKARIA
2007ko apirilaren 29a
Azoka
Azkenak
Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Epailearen aurrean deklaratu du Amaia Zabartek, Ertzaintzak zauritu zuen Realeko zaletua

"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren bikote Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


2025-04-07 | Behe Banda
barra warroak
Zutitu berri denari

Testu hau balorazio bilera baten ondorio dela esan genezakeen agian. Ordea, balorazio bilerek sarritan uzten dute aho zapore lehor eta gazi-gozoa. Astearte arratsalde eguzkitsu bat da. 16:53. Balorazio bilerara konektatu, eta erabaki dugu limoizko karamelu bana sartzea... [+]


Eguneraketa berriak daude