argia.eus
INPRIMATU
Pako fakirraren bigarren abentura liburua
  • Xabier eta Martin Etxeberria, Jose Belmonte ::Pako fakirra eta Zokomokordo

    Elkar

    orrialdeak ::56

    prezioa ::7.25€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Pako fakirra eta Zokomokordo'
Zortzi urtetik aurrerako neska-mutikoei begira Xabier eta Martin Etxeberria anaiek idatzi eta Jose Belmontek marraztutako istorioa dugu Pako fakirra eta Zokomokordo. Beste edonoren ikuspegitik bere burua gogorki hilduratzen duen pertsona da Pako –burnizko tresnak jaten eta iltzezko ohean lo egiten ohituta baitago–, baina zer egingo zaio, horixe du berak gustuko. Bigarren abenturan, bere herrira itzultzen da, Pakistanera, familiari bisita egitera. Baina ez ditu, espero bezala, egoera onean aurkitzen, den-denak baitaude gaixo, kakalarriari eutsi ezinik, Zokomokordo deitutako batek herriko ura pozoitu dielako. Itxura beldurgarria du Zokomokordok, eta ipurditik jateko ohitura xelebrea. Baina Pako fakirrak aurre egitea erabakitzen du.