argia.eus
INPRIMATU
Kolore anitzeko oilandek errundako arrautzak
  • Sylvia Dupuis ::Hamar oilo gara

    Ibaizabal

    orrialdeak ::22

    prezioa ::7€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Hamar oilo gara'
Juan Kruz Igerabidek euskaratutako lana da Hamar oilo gara. Etxeko txikienak izan zituen Sylvia Dupuisek gogoan istorioa asmatzerakoan. Kolore anitzetako oiloak eta oilandak ditu protagonista. Arrautzak barra-barra ipintzen dihardute guztiek, baina bakoitzak bere arrautzak erruteko leku ezberdina aukeratu ohi du. Esate baterako, oilanda grisak eliza batean egiten du; oilanda beltzak, armairuko apalean; oilo txuri-txuri arinak, adar batean; oilo nabarrak, elurretan; oilo gorriztak, sastrakan; eta oilanda marroiak ilargian.