argia.eus
INPRIMATU
Emakume eskalatzaile baten egutegia
  • Miriam García Pascual ::Eman izar bat

    Desnivel Ediciones

    orrialdeak ::70

    prezioa ::12€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Eman izar bat'
Ruben Epelde Etxanizek egindako itzulpenari esker euskaraz plazaratu da Miriam García Pascualen Eman izar bat. 1963an Tafallan jaiotako emakume honek, idazteko pasioaz gain, eskalatzea, bidaiatzea eta, oro har, bizitzari zurrutada handiak ematea zituen irrika, Juanjo San Sebastianek liburuaren hitzaurrean dioen bezala. 1986an Patonesen Espainiako estatuko eskalada txapelketa irabazi eta gero, Nose, Capitan Salathe, La Viseraren Directa bidea, Fire-ko Mediterraneo bidea, Eclipse Lunar eta beste hainbat gailur garai eskalatu zituen. 1988an 7 hilabeteko bidaia egin zuen Ameriketara. Horixe da Eman izar bat honetan era poetikoan kontatzen duena. 1990an Merun (Indian) desagertu zen.