argia.eus
INPRIMATU
Edozein bitarteko?
Andoni Mujika Ulazia @mujikaandoni 2013ko maiatzaren 03a
Andoni Mujika
Horrek baietza eta ezetza, biak batera, dakartza. Gai bati ebazten zaion gehienetan bezala kategorizazioak behar. Badago espezie bat, enpresa eta politika munduan, eskrupulu tanta barik beren helburuak lortzeko inguruko edozer suntsitzeko prest dagoena, ez dio inongo ikararik jardun-bide horri. Beste adibide bat, normalean emaitza ukigarriagoa eskuratzeko erabiltzen da, gezurraren orbitan biraka dabilena: iluntasuntxoak, gozotasun faltsua, sedukzioa, maitasun dantzak... Hurrengo bat biolentzia politikoarena da. Badakit norabide ezberdinetan ematen dela eta abar, baina kezka ematen dit euskaldunok urtetan zehar erabili izan baitugu. Kezka, batetik, sufrimendu neurtezina eta suntsitzailea eragiten duelako, eta bestetik, egiteko modua, kultura jakin bat, irakatsi digulako. Eta praktikan jartzen dugu, intimidazioak balorea balu bezala. Kezkatu egiten nau horrek geure herriaz eta geure etorkizuneko pertsonekin gabiltzalako; eta ez da pedagogia ona.

Zein bitarteko noiz-ari neurria hartzen ikasi beharko da, eta jakin beharko dugu, eskrupulubako bitartekoa noiz den norberaren zein norberetarren zoriona eta autodefentsa bermatzeko, eta noiz, kakazteko. Eta egurra, tiburoi barietate guztiei.