argia.eus
INPRIMATU
Bizitza eta osasuna babestu lanean
Juan Mari Arregi 2013ko maiatzaren 03a
eta Osasunaren Nazioarteko Eguna izango da. Berriz ere, sindikatuen arteko desberdintasunek lanean bizitzaren eta osasunaren aldeko ekintza bateratuak egitea eragotzi dute. Bakoitzak bere ekintzak antolatu ditu. Azpimarratzekoa da LABek ordubeteko lanuztea iragarri duela laneko ezbeharren aurka. Iaz Euskal Herrian 129 langile hil ziren, larriki askoz gehiago zauritu eta oraindik gehiagok sufritu zuten lan gaixotasunen bat, nahiz eta azken estatistika ofizialek ez dizkiguten gaixoen datuak zehazten. Urte honetan zehar, dagoeneko 40 langile hil dira eta ez dakigu, estatistika ofizialak falta baitira, zenbatek dituzten lan gaixotasunak. LANEren (Lanaren Nazioarteko Erakundea) arabera, minbizi kasuen %8 eta %16 artean lantokian sortu dira. LANEren arabera, 600.000 lagun inguru hiltzen da urtean arrazoi horrengatik. Horien artean baita euskal herritarrak ere, amiantoaren biktimak. Atentatu politikoak gertatzen direnean beti bizitzaren alde hitz egiten duten erakunde politiko eta judizialek langileen bizitzaren alde ere agertu beharko lukete, askoz jende gehiago hiltzen baita lantokietan. Eta, batez ere, legeak egin beharko lituzkete, baldintza onuragarriak lortzeko hainbeste lan gaixotasun eta lan-ezbehar gerta ez dadin. Horrela, lanaren ezegonkortasuna eta kontratatzerakoan iruzurra galaraziko lituzkete eta segurtasun eta prebentzio arauak betearaziko.