argia.eus
INPRIMATU
Bahea
2013ko maiatzaren 03a

Mikel Iturriak Harrikadak blogean esanak: “Aste Santuaren bueltan New York-eko korrespontsalaren bloga deskubritu dut. Luis Foncillas da bera. Kasu honetan, ez dago Radio Euskadiren guardasolapean, EITBren babesean baizik. José Félix Azurmendiren bloga ere bertan da. Harritu nauena izan da ez dagoela euskaraz ari diren profesionalen blogarik. Eta ez dakit zein den arrazoia. Era berean, emakume gutxi daude blogatzen. Eskertuko nuke, bereziki, Arantxa Iturberen, Maite Artolaren edo Susana Mujikaren bitakorak. Non daude? Non zaudete?”.

 

Ramon Agirrek UKn esanak:Aupa Etxebeste! filmak erakutsi du euskarazko zinema egin daitekeela. Gero, asmatzea edo ez... Baina posible da, eta beharrezkoa nire ustez (...) Euskal Herrian badago euskal aktoreentzako lan merkaturik. Eta gainera, konturatzen hasi behar dugu antzerkian ikusleria bat ere badagoela. Ez da handia izango, baina badago, eta hori geuk ere elika dezakegu”.