argia.eus
INPRIMATU
Nafarroaren hastapenak
  • Jesus Mª Arrieta ::Antso Gartzeiz

    Gero

    orrialdeak ::120

    prezioa ::11€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Antso Gartzeiz'
Jesus Mª Arrietak idatzitako Antso Gartzeiz liburuan kontatzen den istorioak historia liburuetatik eta Nafarroako erresuma sortu zen garaietatatik bizirik dirauten elezaharretatik edan du. Hamabi urte baino gehiagoko irakurleei zuzendutako liburua da. 778. urte inguruan Orreagako gatazkan Eneko Haritza eta bere anaia Gartzia Semeneitz nagusi agertu eta gero, biak aukeratu ei zituzten nafarrek beren buruzagi izateko. Baina biak batera errege izatea arriskutsua zitekeela-eta, txandaka agintzekoak ziren: Eneko Haritza aurrena, bera hil eta gero, Gartzia. Biek izan zuten seme bana. Baina Gartzia Semeneitz zaharturik sentitu eta erregetza gazteagoen eskuetan uztea erabaki zuenerako, Enekoren semea preso zegoen, eta berea oraindik jaio berria zen.