argia.eus
INPRIMATU
Kartoizko etxeak dituen ipuina
  • Phyllis Root, Delphine Durand ::Tomaxitaren etxe koxkorra

    Ibaizabal

    orrialdeak ::12

    prezioa ::14.50€

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Tomaxitaren etxe koxkorra'
Etxeko txikienei begira eginiko ipuina da Tomaxitaren etxe koxkorra. Juan Kruz Igerabideri zor zaio euskarazko egokitzapena. Nor dugun Tomaxita? Bada, bera eta katua bakarrik eta gozo bizi ziren etxeko ateak lagun mordo bati ireki, ziztu batean bakoitzarentzat gela bat egin, eta bertan bizitzen uzteagatik, azkenean beste etxe batera bizitzera joan beharrean izan zen andrea. Gaitzerdi, zeharo trebea zen Tomaxita etxeak egiteko kontuan, eta hurrengoa ere aurrekoa bezain eroso eta gozoa atera zitzaion. Nolanahi ere, kartoi lodiz osatutako Tomaxitaren etxe koxkorra liburuxkak, kontakizunak eskaintzen duen liluraz gain, ezusteko ugari gordetzen ditu eskuetan hartzen duen irakurlearentzat: paperez altxatako benetako etxeak, eta hirurogeita hamar ate eta leiho baino gehiagok, atzean ezkutatzen dituzten sorpresatxoak.