Iñigo Azkona
II
Arrautza artean oinek daukaten
ibilera berezian,
ipurmasailak estu eginda,
ustezko inuzentzian,
hortzen zuria erakusgarri,
gorputza larru bizian...
Esklaboak behin batean hala
saltzen zituzten Grezian.
III
Carrefourreko katalogotik
erositako sudurra,
handitutako titi-parea,
“saihestutako” hezurra...
nahiz esan ez dutela ikusi
bisturi baten muturra,
zein epaimahaikok konprobatu du
hori ez dela gezurra?
IV
Ezagutzaren edertasuna
neurtu litekeen gisan,
garai batean galderaren bat
sartzen zieten langintzan.
Orain ez zaie ezer galdetzen
ez dezaten ezer esan,
ezin ote da ederra eta
inteligentea izan?
V
Azkenik dena pertsona batek
baino ez eramatean,
gainerakoak sentitzen dira
etsipen bete-betean.
“Kirofanoa” ezingo dute
sekula utzi bakean,
silikonazko autoestimua
asmatzen ez den artean.
VI
Edurne Zuriren sorginaren
sindromeaz kutsaturik,
ispiluaren morrontzak izan
behar du amaierarik!
Baina hain gorputz onak izanik,
inperfekziorik barik,
seguru ez dutela txat bidez
ligatzeko premiarik!