argia.eus
INPRIMATU
Sexu berdintasunera iristeko bideak
  • Batzuen artean ::Ipuinak ez sexistak izateko gida. Gomendioak eta adibideak

    Urtxintxa Eskola

    orrialdeak ::120

Pilar Iparragirre 2013ko maiatzaren 03a
'Ipuinak ez sexistak izateko gida. Gomendioak eta adibideak'
Urtxintxa Eskolak plazaratu duen Ipuinak ez sexistak izateko gida izenburuko liburuak haurrei kontatzen edo irakurrarazten zaizkien ipuinek izan dezaketen arlo sexista gainditzea du helburu. Eta horretarako beharrezkoak diren gomendioak ematen dizkigu. Irakurketak haurren bilakaeran duen funtzioa aztertzeaz batera, euskal literaturan aurki daitezkeen ipuin ez sexiten adibide ugari ematen ditu. Neskei eta mutilei beren sexuagatik zerbait dagokiela aldarrikatzen ez duten ipuinak dira Urtxintxa Eskolakoek aukeratutakoak. Errealismoa, fantasia, umorea, barne arazoak, familia eredu berriak, ekologia, inmigrazioa-emigrazioa, kulturartekotasuna eta antiautoritarismoa lantzen dituzte.